Gure institutuko lorategia hobetzen

IRALE programaren barruan, orain urte batzuk Isabel Martin irakaslearekin batera egin genuen unitate didaktikoa da hau. Bertan institutu bateko lorategia nola hobetu zitekeen proposatu genuen, bai Biologia zein Teknologiak irakasgaiak uztartuz.

Likenak ereinotz baten adarretan

Aukera duzu zuzenean deskargatzeko edota EIMA katalogotik jeisteko.

Hemen duzue sarreratxo bat:

Ataza

Ikastetxeko lorategiaren ekosistema aztertu beharko dute, eta hura hobetzeko proposamen sorta egin. Hasteko, izaki bizidunen inbentarioa egingo dute eta, ondoren, hainbat parametro neurtu (tenperatura,
hezetasuna, argitasuna, presio atmosferikoa…). Parametro horiek neurtzeko, beharrezkoa da estazio meteorologikoa. Hura eraikitzeko eskatuko diete maila bereko Teknologiako ikasleei, eta proiektuan parte
hartzera gonbidatu.

Proiektua jendaurrean azalduko dute, Agenda 21 proiektuaren barruan; arlo teknikoan jorratutakoa Teknologiako ikasleek aurkeztuko dute.

Biologia ikasleen proiektua:

Biozenosiaren inbentarioa egingo duzue: ikusten dituzuen izaki bizidunen zerrenda egingo duzue (saia zaitezte talde guztietako bizidunak aipatzen).

Biotopoa ere aztertuko duzue:

  • Nolako lurzorua dugu?
  • Zelakoa da airearen kalitatea?
  • Nola neurtu tenperatura, hezetasuna eta argitasuna?

Harremanak sortzen dira ekosistemetan. Aipatu bana:

  • Biozenosiaren barruan
  • Faktore abiotikoen artean
  • Biotopoaren eta biozenosiaren artean

Hainbat jardueretan zera egingo duzue: datuak eskatzea, airearen kalitatearen txostena, lorategiaren bioindikatzaileen txostena, lorategiaren deskribapen-txostena, izaki bizidunen inbentarioa, faktore abiotikoak neurtzea eta hobetzeko neurriak proposatzea

Teknologia ikasleen proiektua:

Biologia eta Geologiako ikasleek arazo-egoera bat planteatuko dizuete. haien proiektua aurrera eramateko, hainbat parametro neurtuko dituen aparatu bat behar dute.

Proiekturako gutxienekoak:

Bluetooth modulu bat izan behar du.

  • Argi-, hezetasun-, presio- eta tenperatura-sentsoreak izan behar ditu.
  • Argitasuna, hezetasuna, presioa eta tenperatura neurtuko ditu.
  • Aukerako baldintza: neurketaren emaitzak mugikorrera bidaliko ditu aplikazio baten bidez.

Eta osorik ikusi ahal izateko, EIMA katalogoan aurkituko duzue.

Zabaldu!