UnamunoTube #0 – Elkarrizketa bat grabatzeko zortzi gomendio

Aste gutxiren buruan, elkarrizketak grabatzen hasiko direnez UnamunoTuben parte hartzen duten ikasleak, hemen idatzi ditut laburbilduta, elkarrizketen grabaziorako zortzi gomendio:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
  1. Elkarrizketa prestatzen hasterakoan, elkarrizketatuaren inguruko informazioa bilatuko dugu. Internetek horretan asko lagunduko digu. Ikastetxeko norbait bada elkarrizketatua, saiatu haren inguruko informazioa lortzen.
  2. Elkarrizketa guztiek izan behar dute gidoi bat. Prestatu gidoia, baina horrek ez du esan nahi gidoia goitik behera jarraitu behar denik. Sarritan galdera interesgarriak bururatuko zaizkigu elkarrizketa egiten gauden bitartean.
  3. Ondo erabaki behar dugu non grabatuko dugun elkarrizketa. Ahalik eta zarata gutxien egon behar da bertan eta ahal dela, inguruan jende gutxi egon behar da. Gogoratu elkarrizketatuaren atzean espazioa egon behar dela eta espazio hori ahalik eta garbiena izan behar duela.
  4. Taldeak 3 kazetariz osaturik daudenez, ondo banatuko dugu bakoitzaren lana. Elkarrizketa egingo duenak elkarrizketatuarekin hitz egingo du grabazioa hasi aurretik, horrela, gutxieneko konfiantza bat sortuko da eta elkarrizketatua gusturago sentiaraziko dugu. Soinu eta argi teknikariak ziurtatu egingo du bai soinua eta bai argia egokiak direla. Horretarako froga bat egingo du grabazio txiki bat eginez. iPadarekin irudia grabatu behar duenak enkoadraketa egokia erabakiko du. Gogoratu pantaila bai horizontali zein bertikalki hiruna zatitan banatuko dugula. Kamararen altuera elkarrizketatuaren begien altueran kokatuko dugu. Elkarrizketatuaren begiak horizontalki lehenengo edo bigarren herenean kokatuko dugu eta bertikalki lehenengo herenean. Elkarrizketatuak ez du kamarara begiratu behar, elkarrizketatzailea baizik.
  5. Gidoiko galderak amaitu ostean jarraitu grabatzen, normalean elkarrizketatua lasaiago egongo da eta naturalago erantzungo du bestelako galderarik egiten badiogu.
  6. Material guztia ondo gordeko dugu, gauza bakoitza bere poltsan sartu eta dagokion gelan utziko dugu.
  7. Edizioaren ordua da, gogoratu bideo bakoitzean bai sarrerako eta irteerako klipak sartuko ditugula. Sarrerako kliparen ostean, klip labur baten gure elkarrizketatua nor den adieraziko dugu testu bidez. Horretarako irudi beltz bat erabiliko dugu atzekaldean. Elkarrizketan zehar ez dugu inongo musikarik jarriko, elkarrizketa baino ez da entzungo.
  8. Bideoa iMovierekin editatu ondoren, amaierako fitxategia UnamunoTubeko Classroomera igoko dugu. 

Orain, grabatzen hastea baino ez da falta. Egurre, UnamunoTubetarrok!

Zabaldu!