BEREZUMA.COM

/ TEKNOLOGIA, EUSKARATIK

Irizpidea, ez tresnak.

Beñat Erezuma naiz, Teknologia eta Digitalizazio irakaslea. Erakundeei adimen artifiziala irizpidez erabiltzen irakasten diet: zer automatizatu, zer ez eta zer datu ez sartu.

Begirada kritikoa saria 2026 · Funtzio Sigmoidea (BERRIA) · 3,4 M ikustaldi YouTuben

Liburu berriaFuntzio Sigmoidea, salgai
Beñat Erezuma, besoak gurutzatuta, zuhaitz baten ondoan

/ ERAKUNDEENTZAT

Zuen lantaldeak adimen artifiziala erabiltzen du dagoeneko. Baina nola?

Lau orduko tailer praktikoa elkarte, enpresa, erakunde publiko eta ikastetxeentzat: bakoitza bere zeregin bat automatizatuta ateratzen da, eta badaki zer datu ez sartu. Hitzaldiak ere bai, beti aurrez aurre. Berritzegune Nagusian, UEUn, UNEDen, HEOetan eta HUHEZIn eman ditut formazioak.

Ikusi eskaintza

/ LIBURU BERRIA

Salgai, paperean.

Salgai orain · Durangoko Azokan ere, BERRIAren standean

Funtzio Sigmoidea

BERRIAko 82 zutabe, adimen artifizialaren garai zoroan idatziak: hezkuntza, lana, gerra, maitasuna eta teknologia. Teknologia berri bakoitzak S kurba bat marrazten du. Non gaude orain?

82 zutabe · 11 kapitulu · BERRIA argitaletxea

Doan, denontzat.

★ Saria · GARA · NAIZ · 2026

Begirada kritikoa

GARAk eta NAIZek sustatutako lehen saria: begirada kritikoa, ardura eta autonomia lantzeagatik teknologiaren erabileran, euskara ardatz hartuta.

Azaroaren 24an · 19:00 · San Telmo Museoa, Donostia · Sarrera doan

Hedabideetan

/ NOR NAIZ

Ingeniaria izan nintzen, irakaslea naiz. Eta ez diot utzi eraikitzeari.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza ikasi eta Maier Technology Centren lan egin ondoren, 2008an irakaskuntzara pasa nintzen. Gaur Teknologia eta Digitalizazio irakaslea naiz Bilboko Miguel de Unamuno BHIn.

Berritzeguneetan aholkulari aritu naiz, eta adimen artifizialari buruzko ikastaroak ematen ditut. Ikasgelan behar dudana ez badago, egin egiten dut, eta hemen uzten dut denontzat.

Ibilbide osoa

/ KONTAKTUA

Idatzi edo galdetu.

Galdetu niri

Aukeratu zer behar duzun, eta webguneko atal egokira eramango zaitut. Ez da ezer gordetzen.