“San Mames atzera begira”
“San Mames atzera begira” izeneko proiektu baten berri eman nahi dut. Adimen artifiziala erabiltzen duen tresna da berau. Erabiltzailearen argazki batetik abiatuta, pertsona hori Athletic Clubeko jokalari gisa irudikatzen du hainbat hamarkadatan (50, 60, 70, 80, 90 eta 2000).

Aplikazioa ez dago zerotik sortuta. Google-ren aistudio.google.com webguneko “Past Forward” izeneko proiektu baten egokitzapena da. Oinarrizko eredu horri Athletic Clubeko estetika eta elastiko historikoak kontuan hartzeko jarraibideak gehitu dizkiot. Ez da beste munduko ezer egin behar izan.
Datuen erabilerari buruzko ohar garrantzitsua
Hala ere, adi. Proiektu honek Google-n doako zerbitzu bat (“Google AI Studio”) erabiltzen duenez, kontuan izan behar dira haren erabilera-baldintzak. Google-k zehazten duenez:
- Doako zerbitzuetan igotako edukia (kasu honetan, zure argazkia) eta sortutako emaitzak beren produktuak eta ikasketa automatikoko teknologiak hobetzeko eta garatzeko erabil ditzakete.
- Kalitatea hobetzeko, giza-ikuskatzaileek sarrerak eta emaitzak irakurri, etiketatu eta prozesatu ditzakete. Prozesu horretan, Google-k datuak zure kontutik deslotzen dituela adierazten du pribatutasuna babesteko.
- Horregatik, ez da gomendatzen informazio pertsonal, sentikor edo konfidentzialik igotzea.

Probatu nahi baduzu
Goian azaldutakoa kontuan hartuta, tresna probatu nahi izanez gero, esteka honetan dago eskuragarri:
Esteka: https://ai.studio/apps/drive/1I3oa3B5szpzUyrMyjRZtxlTaP3L3xX2j
Erabiltzeko pausoak:
- Estekan sartu.
- Saioa hasi Gmail kontu batekin.
- Gemini aplikazioari baimenak eman.
- Argazki bat igo.
Ondo izan!