Beñat Erezuma naiz, kazetaritza maite duen ingeniaria.
2008tik irakaslea naiz, Teknologia eta Digitalizazio esparruetan espezializatua.
Gaur egun Bilboko Miguel de Unamuno BHIn ari naiz eskolak ematen.
Teknologia eta euskararen inguruan dibulgazio proiektuak landu ditut.
Artiadi olerki liburu artifiziala argitaratu nuen 2021aren amaieran.
Adimen artifizialaren inguruko hainbat ikastaro eskaini ditut.
Nirekin kontaktuan jarri nahi baduzu, joan zaitez hona.

Dibulgazioa
Teknologia Pilulak
2019tik bildu ditut Teknologia eta Digitalizazioaren ingurukoak berezuma.com orrialdean. Hemen dituzu denak.
Gaur egun, Telegram kanalean zabaltzen ditut AA eta teknologiaren ingurukoak. Hemen ikus dezakezu.
Adimen artifizialaren inguruko ikastaroak eman ditut Berritzegune Nagusian, UEU, UNED eta hizkuntza eskola ofizialetan. Proposamenen bat baduzu, jarri harremanetan nirekin.
Euskara Satorra
2016an euskara ikasteko bideo didaktikoak sortzen hasi nintzen. 2022an utzi nuen alde batera proiektua. Hemen ikus dezakezu kanala.
2020an erabaki nuen bideoez gain podcasta ere sortzea. Denetara 42 atal grabatu nituen. Hemen entzun ditzakezu.
Biografia
2003 – 2007
🎓
2003. urtean Ingenieritza Tekniko Industriala amaitu nuen, elektronika industrialeko espezialitatearekin. Ondoren, 2005an, Deustuko Unibertsitatean Antolakuntza Industrialeko Ingenieritza bukatu nuen. Praktiketan murgiltzeko aukera eman zidaten azken urteetan Maier Technology Centren. Bertan jarraitu nituen lanean beste bi urte eta erdi.
2008 – 2015
👨🏫
2008. urteko irailean lanbidez aldatu eta irakaskuntzara salto egin nuen eta ordudanik hezkuntzan dihardut. Hainbat ikastetxe ezagutu dut, hasierako urteotan hainbat ordezkapen egin behar izan bainituen. Batez ere Matematika eta Teknologia eskolak emanez eta, baita, Lanbide Heziketan pare bat urte ere.
2016 – 2022
📺
2016. urtean Teknologia irakasgaiko oposaketak gainditu eta Bilboko Unamuno BHIn irakaskuntza eskaintzen hasi nintzen. 2016ko udazkenean, nire beste bi pasio —euskara eta YouTube— elkarrekin uztartuta, Euskara Satorra izeneko proiektu pertsonal bat abian jarri nuen; 140 bideo baino gehiago igo nituen kanalera.
2019 – 2021
🛠️
Elhuyar Zientzia-Azokan eta STEAMxHealth erronkan parte hartu zuten nire ikasleek eta EduCaixak antolatutako Campus batean aste bete emateko esperientzia bizitzeko aukera izan nuen ikasleekin batera. Halaber, STEMfairNET proiektuan ere lan egin dut, Europako zientzia-azoken sarea sortzea helburu izan zuen proiektu horri esker, Milan, Brusela eta Oportoko azokak ezagutzeko aukera izan.
2019 – 2021
📡
Ikastetxean, STEAM proiektua koordinatzen aritu nintzen, eta aldi berean, UnamunoTube izeneko proiektu komunikatiboa sortu nuen, komunikazio eta ikaskuntza inguruan ideiak partekatzeko.
2021 – 2022
📝
2021/2022 ikasturtean, Getxoko Berritzeguneko Zientzia eta Teknologia aholkularia izan nintzen. 2021. urtearen amaieran, Artiadi izeneko olerki-liburua argitaratu nuen; olerkiok GPT-3 adimen artifizialak osatu zituen.
2022 – 2023
🎙️
2022/23 ikasturtean, Berritzegune Nagusian Hezkuntza berrikuntza laguntzaile lanetan curriculum eta metodologia arduratu nintzen, baita urte osoan zehar ebaluazio lantaldean parte hartu ere. Gainera, 2022ko udazkenean, Zero eta Bat izeneko podcasta sortu nuen; bertan istorio laburrak kontatzen dira, adimen artifizialak sortutako gidoiak erabiliz.
2023 – 2024
🤖
2023/24 ikasturtean, Berritzegune Nagusian Digitalizazio esparruan lanbide berriak abian jarri nituen. “Adi programa” martxan jartzeko prozesuan, pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika ikastetxeetan lantzeko proposamena prestatzen aritu nintzen. Era berean, Mondragon Unibertsitatean HUHEZIn kolaboratzen aritu nintzen, STEM eta Digitalizazio esparruan ikerketak eta barne trebakuntza eskainiz.
2024 – 2025
👨🏫📰
2024/25 ikasturtean, Miguel de Unamuno BHIra bueltatu naiz eta bertan Teknologia eta Digitalizazio irakaslea naiz. Berrikuntzako proiektuetan ere aktibo jarraitzen dut ikastetxean. Azken hilabeteotan adimen artifizialaren inguruko ikastaroak eskaintzen ari naiz Elia Revueltarekin batera. Horrez gain, Berria egunkarian kolaboratzen dut larunbatero, teknologiaren ingurukoak zabalduz Funtzio Sigmoidea zutabean.