berezuma.com

Euskarazko azpitituluak Youtuben

Bestelakoak

Irakaslea zara, bideo interesgarria aurkitu duzu Youtuben ikasleekin lantzeko, baina ez dago euskaraz.

Nola lortu azpitituluak euskaraz Youtubeko bideo batek jatorriz ez baditu?

Ikus dezagun adibidez bideo hau. Scratchekin bideojoko bat egiteko tutoriala, zein interesgarria!

Joan zaitez azpitituluak aukerara eta aktibatu itzazu. Automatikoki ingelesezkoak agertu zaizkigu. Aldatzerik bai?

Orain joan gaitezen euskarazkoen bila, jatorriz egon ez arren. Gurpiltxoari emango diogu eta “Azpitituluak” jartzen duen tokian klikatuko dugu.

Aukera berri bat zabalduko da eta “Itzulpen automatikoa” aukeratuko dugu.

Hor aurkituko dugu “Euskara”. Klikatu eta Youtubek automatikoki euskaratuko ditu jatorrizko azpitituluak. Emaitza?

Emaitzak ez dira bikainak, baina kasu batzuetan onargarriak dira. Eta emaitza profesionalagoak nahi badituzu, ez ahaztu @ElhuyarIG|ren #Aditu hizketa-ezagutzailea duzula.

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta bisitak neurtzeko. Webgunea erabiltzen jarraitzen baduzu edo «Onartu» sakatzen baduzu, horretarako baimena ematen duzu.

Itxi