Skip to content

UnamunoTube: etorkizuneko kazetarien harrobia

    2015. urtea zen, 14 urteko ikasle bati zera galdetu nion: zuk telebistarik ikusten al duzu? Eta zera esan zidan, ezetz, berak Youtube erabiltzen zuela munduaz informatzeko. Gure etxean ere telebistako LTD kanalak (TDT gazteleraz) ezabatzeko moduan zeuden garaia zen hura. Eta gauzak ez dira batere aldatu azken urteotan, LTDaren alde, diot.

    Eta zergatik idazten dudan aurrekoa? Bada, urteak daramazkidalako istorio haren inguruan hausnartzen. Gure ikasleek telebistarik kontsumitzen ez badute, eta Youtube erabiltzen badute informazio iturri nagusi gisa, zergatik ez ditugu bihurtzen gure ikasleak informazio horren sortzaile?

    2019/20 ikasturtearen hasiera. Unamuno BHIko zuzendaritzarekin bilera, hauxe adierazi nuena: ikaslez osaturiko bideokazetarien taldea sortu nahi nuela. Beraiek idatzitako gidoiak grabatu eta editatuko zituztela ikasle horiek eta bideoak ikastetxeko Youtube kanalean ikusgai izango zirela.

    Zuzendaritzaren oniritzia jaso eta gero, ikasleek proiektuan izena emateko epea jarri genuen, urriaren 15a. Esan eta egin. DBH 1 eta 2ko 16 ikaslek izena eman zuten bideokazetarien proiektuan. Gaur urriaren 30a da eta bigarren saioa burutu dugu. 25 minutuko bi saio izan dira, ostegunetako jolasorduak erabiltzen baititugu horretarako.

    Ikusiko dugu ea nola doan UnamunoTube kanalaren sorrera, itxura behintzat, nahiko ona du. Bejondeizuela gazteok!

    Hemen dituzue Youtubeko kanalaren esteka eta Twitter kontua.

    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi