Sarrera honetan agertzen den lana picuino.com-ko Carlos Pardorena da. Bertan agertzen den informazioa euskaratu dugu eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago.
FreeCAD
FreeCAD hiru dimentsioko (3D) ordenagailuz lagundutako diseinu-programa bat da, pieza mekanikoak diseinatzeko. Windows, Mac eta Linuxerako bertsioak daude.
Relatran
Relatran mekanismo sinpleen eta mugimendua transmititzeko eta eraldatzeko mekanismo desberdinen simulazioa erakusten duen programa da. Landutako gai guztien hainbat galdetegi biltzen ditu. Jaume Dellunde da egilea, eta programak Freeware lizentzia du.