Zure avatarrak zure egoera emozional bera izatea nahi duzu?
Hona hemen Lehen Hezkuntzan ikasketa automatikoa eta Scratch uztartzen dituen proiektu txikia pausoka. Proiektuaren sortzailea Juan David Rodríguez García da eta hemen aurkituko duzu http://juandarodriguez.es
Bazatoz?
Hasteko joan zaitez https://learningml.org web-orrira eta aukeratu “Irudiak”.
Eredua sortzeko entrenatu egingo dugu, beraz aukeratu irudien klase berriak. Gure kasuan hiru gehitu ditugu: “pozik”, “serio” eta “harrituta”.
Klase bakoitzerako hamar irudi gehitu dizkiogu. Gure kasuan webcama piztuta egin dugu. Baduzu aukera ordenagailutik irudiak igotzeko ere. Behean, “pozik” irudikatu nahi duen argazkia. Ez zaitezte maltzurrak izan. “Harrituta” eta “serio” klaseetarako 10 argazkirekin egin dut bilduma.
30 argazkiz osatutako bildumarekin, eredua entrenatzeko garaia da. Klikatu ikasteko botoia eta itxaron pixka batez.
Eredua probatzeko ordua da. Aurpegiera desberdinak jarri kamara aurrean eta ikusi sortutako ereduak zentzurik duen. Kasu honetan badirudi ereduak ia %80ko ziurtasunarekin “harrituta” nagoela dioela. Orain, joan gaitezen “Scratch”era eredua erabiltzera. Klikatu katutxoan.
Gure avatarrak hiru egoera izango ditu. Horretarako “tankerak” aukerara joan eta aukeratu pertsonaia. Aldatu pertsonaiaren egoera bakoitzaren izena. Nire kasuan “pozik”, “serio” eta “harrituta” izenak erabili ditut, eredukoak kopiatuz.
Orain joan zaitez “Kode”ra eta beheko kodea erabili ezazu. Ikusten duzunez kamera piztuko da bandera berdea ikutzean. Horren ostean avatarraren itxura aldatuko da aurpegiak eskaintzen duen emozioaren arabera. Hemen serio.
Beste honetan pozik…
Eta beste honetan harrituta…
Laster LearninML euskaratuta izango dugu, bitartean, azpiko bideoan ere ikus dezakezue proiektuaren egileak sortutako bideoa proiektu bera azalduz.