Skip to content

Marrazketa teknikoa: eskalak

    Sarrera honetan agertzen den lana picuino.com-eko Carlos Pardorena da. Bertan agertzen den informazioa euskaratu dugu eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago.

    Eskalak

    Objektuak hainbat neurritan irudikatzea.


    Plano batean objektu handi bat irudikatu behar denean, adibidez etxe bat, ez da praktikoa haren benetako tamainarekin marraztea. Kasu horietan, komeni da objektua neurri txikian marraztea. Objektuak txikiegiak badira, adibidez osagai elektroniko bat, marrazkia tamaina handiagoarekin egitea komeni da.

    Eskala objektu bat marrazten den zabaltze- edo murrizte-erlazioa da.

    Objektuaren tamaina paper-orriaren tamaina baino handiagoa denean erabiltzen da erredukzio-eskala. 1:10 eskala batek esan nahi du marrazkiak objektu errealak baino hamar aldiz tamaina txikiagoa izango duela. Adibidez, 1:10 eskalan marraztutako 200 cm-ko armairu batek 20cm-ko tamaina izango du paper orrian.

    Handitze eskala objektu txikiak irudikatzeko erabiltzen da. 10:1 handitze eskala batek 5 milimetroko erloju engranaje bat irudikatzeko balioko du, paperean 50 milimetroko tamaina duena.

    Eskala naturala objektuak errealitatearen tamaina bereko marrazkiarekin irudikatzeko erabiltzen da. Eskala naturala 1:1 eskala gisa ere adierazten da.

    Eskala normalizatuak

    Edozein eskala-balio erabil daitekeen arren, praktikan plano teknikoetan balio normalizatu batzuk erabiltzea gomendatzen da dimentsioen irakurketa errazteko. Hauek dira eskala normalizatuak:

    Erredukzio1:21:51:101:201:501:1001:2001:500
    Handitze2:15:110:120:150:1

    Kasu berezietan, eraikinen eraikuntzan kasu, tarteko eskalak erabiltzen dira, 1:40 edo 1:25 eskala kasu.

    Hurrengo taulan eskalen adibide batzuk agertzen dira, baita eskala horretan adieraz daitezkeen objektuen tamaina ere, folio edo A4 tamainako paper orri baten gainean.

    EskalaFolio batean adieraz daitekeen tamaina. Objektuen adibidea
    1:100Gehienez 25 x 15 metro folio batean. Etxea, kamioia, egongela handia
    1:205 x 3 metroraino folio batean. Apalategia, armairua, automobila, logela
    1:10Gehienez 250 x 150 zentimetro folio batean. Bizikleta, telebista, aulkia
    1:250 x 30 zentimetro arte folio batean. Bideojokoen kontsola, botila, zerra
    1:1 (Naturala)Gehienez 25 x 15 zentimetro folio batean. Bihurkina, tableta
    2:1Gehienez 12 x 7 zentimetro folio batean. Smartphonea, torlojua
    10:1Gehienez 25 x 15 milimetro folio batean. Erloju piezak, memoria mikro SD

    Eskala-ariketak

    Ariketa hau irudiak lauki formako paper batean kopiatzean datza, laminan agertzen den tamaina berberarekin. Jarraian, irudia kopiatu egingo da 2:1 zabaltze-eskalarekin, tamainaren bikoitzean. Azkenik, irudia kopiatu behar da 1:2 murrizketa-eskalarekin, tamainaren erdian.

    Lehen xaflak irudi sinpleak ditu, lerro bertikalez eta lerro horizontalez bakarrik osatuak. Bigarren xaflak lerro bertikalak eta horizontalak dituzten irudiak, lerro okertuak dituzten irudiak eta zirkuluak dituzten irudiak ditu.

    Eskalan marrazteko irudiak dituzten xaflak.

    Marrazketa teknikoarekin jarraitu nahi baduzu, hemen dituzu beste aukera batzuk:

    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi