Sarrera honetan agertzen den lana picuino.com-ko Carlos Pardorena da. Bertan agertzen den informazioa euskaratu dugu eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago.
LibreCAD
LibreCAD kode libreko programa bat da, 2 dimentsioko diseinuak egiteko. QCAD v2 kodearen ondorio den garapena da, eta komunitateak mantentzen du.
Librecad 2.13 bertsioa Windowserako
Praktikak eta LibreCADen eskuliburua. (Pedro Barrenetxea)
QCAD
QCAD 2. bertsiora arteko kode libreko programa bat da. 3. bertsiotik aurrera, enpresa jabeak ordainketa-programa gisa banatzen du. LibreCADen programa aitzindaria da.
Floorplanner
Floorplanner planoak sortzeko modu erraza da. Doako bertsioa erabiliz, 2Dko planoak eta 3Dko irudiak egin ditzakezu minutu gutxiren buruan.
MagicPlan
Magicplanek zure gailu mugikorrarekin planoak sortzeko aukera ematen dizu. Gela bat 30 segundoan eskaneatu dezakezu. Solairuaren materialak eta kostuak aurreikusi ditzakezu, baita 3D ereduak eta bisita birtualak sortu.
Hemen duzu gela bat nola eskaneatzen den azaltzen duen bideoa:
Eta amaitzeko, ikastetxean bertan egin ditugun adibide batzuk:
Marrazketa teknikoarekin jarraitu nahi baduzu, hemen dituzu beste aukera batzuk:
- Sarrera
- Baliabideak
- Zirriborroak eta krokisa
- Bistak
- Perspektiba isometrikoa
- Eskalak
- Kotatzea
- LibreCAD tutoriala