Bideo-jokuak programatzen Pyonkee aplikazioarekin

2018/2019 ikasturtearen hasieran DBH2. mailan programazioarekin hasi ginen. Ikasle guztiek iPad-a dutenez, berau erabili genuen programatzen ikasteko.

Horretarako, Scratch 2.4an oinarrituriko Pyonkee aplikazioa erabili genuen. Arazoa zen, jatorrizko Scratch ezin genuela erabili, Flash programa erabiltzen baitu, eta jakina da horrek arazoak ematen dituela iPad-etan.

Oinarrizko azalpen batzuk eman ostean, ikasle batzuk beraien bideo-jokoak nola egin zituzten azaldu zuten bideo bidez. Horren adibide dira hemen ikusiko dituzun bi bideo hauek. Leire, Irene eta Minervarenak dira bideoak.

Bestetik, gaur egun, iPad-etan Scratch erabili daitekela gogoratu nahi dugu, 3.0 bertsiotik aurrera Flash erabili beharrean HTML5 erabiltzen baitute.

Hemen dituzu bideoak:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Arkanoid
Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Sugearen jokua
Zabaldu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Itxi