2018/19 ikasturtea amaituta, atzera begiratu beharra dago. Ondo egindakoez gogoratu eta hobetzeko gauzak aztertu behar dira. Datorren ikusterteari begira erronka bat jarri diot nire buruari: DBH1. mailako ikasleekin Micro:bit ordenagailu txikiekin programatzea. Horretarako, 30 unitate erostea pentsatu dut, gela pare baten beraiekin nola konpontzen garen ikusteko.
Gogoratu beharra dut ikastetxean iPadekin lan egiten dugula eta Micro:bit eta iPadekin lan egin beharko dugula. Iraila gerturatzearekin frogak egiten hasiko naiz.