Adimen artifizialaren eremuetako bat da Ikasketa Automatikoa edo Machine Learning. Ikasleek adimen artifizialaren atzean dagoena ulertzen hasteko plataforma biribila izan daiteke LearningML.
Plataforma horri esker eta Ikasketa Automatikoa erabilita, ereduak eraiki eta eredu horiek erabiltzen dituzten aplikazioak programatuko dituzte ikasleek. Ondoren Scratch bezalako plataformetan erabili ditzakete LearningML-n sortutako eredua.
Plataforma hau 2021an ezagutu nuen, lehenago Machine Learning For Kids erabiltzen bainuen horrelakoak egiteko.
Bere sortzailea Juan David Rodriguez da, Fisikan lizentziatua, irakaslea eta software garatzailea. 2021an berarekin harremanetan jarri nintzen, uste nuelako garrantzitsua zela tresna bera euskaraz izatea, baita berau erabiltzeko eskuliburua ere.
Beharrezko dokumentazioa eman zidan eta pare bat gauez euskaratzen aritu ondoren, bueltan bidali nion bai tresna euskaratua, zein eskuliburua.
Ezagutzen ez baduzu, zinez gomendatzen dizut LearningML erabiltzea. Eta ez naiz hori esaten duen bakarra. “All Digital” elkarteak 2024an “Hezkuntza-baliabide onenaren saria” eman zion.
Hemen duzu ba eskuliburua: https://web.learningml.org/wp-content/uploads/2022/06/LearningML-v1.3-Erabiltzeko_eskuliburua.pdf
Eta hemen web-orria: https://web.learningml.org/