Nola txertatu zure logelan Dragoi Bolaren unibertsoa?

Azken asteotan mundu guztia dago aztoratuta Googlek argitaratu duen Nano Banana irudiak sortzeko eredu berriarekin. Beno, mundu guztia diogu, baina agian exajeratu xamarrak gara.

Nano Banana izen xelebredun eredua ez da irudiak sortu eta birsortzen dituen lehen eredua. Baina badu zerbait berezia. Esan daiteke, ez duela Photoshop edo Gimp bezalako irudi editoreak alde batera utzi, baina bai izan daiteke hori zabaltzeko zantzuak dituen lehen eredua.

Probatu ez duenak ez daki zer den hau.

Sarean milaka bideo eta tutorial aurkituko dituzu. Hemen egingo dugun ariketa baino adibide egoki eta zabalagoak daude han eta hemendik. Baina web-orri honetan aurkituko duzuna, beste bat baino ez da. Gurea. Bertokoa 😉

Horretarako, sarean aurkitu dugun logela bat moldatu dugu, eta pausoz pauso gure erara egiten joan gara. Hori baita agian, Nano Bananaren trikimailuetako bat. Zerbait zehatza nahi baduzu, eskatu iezaiozu astiro astiro, pausoz pauso. Hori bere sortzaileetariko bati entzun diogu bideo baten, eta hori da guk egiten duguna.

Bagoaz ba, adibidearekin.

Azken aldian gure gaztetxoak Dragoi Bola berreskuratzen ari dira, ETB1, Primeran zein Makusiri esker.

Hori dela eta, logela arrunt bat Dragoi Bola telesaileko unibertsoan txertatuko dugu. Hauexek izan dire pausoak, besteak beste.

Irudi hau deskargatu dugu saretik:

aistudio.google.com web-orrira joan gara. Han “Try Nano Banana” aukeran klikatu dugu. Gemini txatbotean ere erabili daiteke Nano Banana, baina AI Studion beti emaitza hobeak eskaini dizkit, ordainpeko eredua erabiltzen dudan arren Geminin.

Ondoren, eskatu diogu irudiko testua euskaratzeko.

Hau eskaini digu:

Ondoren, bi gauza eskatu dizkiogu. Lehenik eta behin, kamiseta bat diseinatu dezala irudi horrekin eta ondoren, katilu bat sor dezala. Hona hemen emaitzak:

Gero, logelarekin hasi gara. Hau da moldatu nahi izan dugun irudia.

© https://www.loveproperty.com/gallerylist/82964/absolutely-incredible-kids-bedrooms

Eskatu diogu ezkerreko horman guk eskaini diogun irudia txertatu dezan.

Hurrengo pausoa izan da ohe zaharra kendu eta Kinton lainoan inspiratutako ohea sor dezan.

Iratxo Dortoka ere logelan izan behar genuen. Hau da eskatu dioguna. Ikusten duzunez, maisuaren irudia ere eskaini diogu.

Hau da erantzuna:

Amaitzeko, eskatu dugu gelak jarraikortasun bat izan dezan. Eta hau izan da azken emaitza:

Azkenik, aipatu nahi dut gauza bat. Kontuan izan zein erlazio duen igoko duzun irudiak. Horren araberakoa izango baita eskainiko dizun emaitza. Hau da, ez da berdina 1:1, 16:9 edo 4:3 aspektu erlazioan igotzea zure irudia.

Beste barik, Nano Banana aprobetxatu nahi baduzu, hor duzu aukera, gaur gaurkoz doan* baita. On egin!

*Irakurri hau eta aztertu ordaindu beharreko prezioak merezi dizun: https://policies.google.com/privacy

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Itxi