Skip to content

Sinonimoen jokoa sortu zerotik adimen artifiziala erabiliz

    Azken Hizkuntza Eredu-Handiak entrenatuak izan dira programazio kodearekin ere. Hori horrela izanda, programatzen ikasi dute azken hilabeteotan.

    Oraindik argitaratu gabe dagoen ChatGPT o3 eredua munduko 175. programatzailearen parekoa da. Pentsatu zenbat kobratuko duen programatzaile horrek enpresa batean. Ehundaka mila euro urteko seguru asko.

    Bada, jada badago programatzaile horren pareko adimen artifiziala OpenAI enpresaren trastelekuan gordeta. Horren inguruan hitz egin nuen “Funtzio sigmoidea” Berriako zutabean. Irakurri nahi baduzu, hemen duzu: Iturginak lasai.

    Horrek ez du esan nahi eredu horrek soilik ezer egingo duenik, baina programatzaile egokiaren eskuetan itzela izan daiteke. Eta bai, ni bezalako programatzaile eskas baten eskuetan produktu eskasagoak egingo nituzke.

    Aste honetan sarean ikusi dudan adibide bati jarraituz, @cursor_ai aplikazioa probatzekoa erabaki dut. Nik ere nahi nuen web aplikazioren bat sortu zerotik eta koderik idatzi gabe.

    Zerbait sinplea egitea erabaki dut. Euskara praktikatzeko egokia izan zitekeen aplikazioa izan behar zela argi nuen. Eta zergatik ez sortu sinonimoak parekatu behar diren joko bat?

    Sinonimoen PDF bat lortu dut internetetik, ChatGPTri eskatu diot CSV formatoan garbi-garbi uzteko eta ondoren, Cursor programa deskargatu dut nire ordenagailuan.

    Cursor nola erabili ez badakizu, Youtuben tutorial interesgarriak aurkituko dituzu. Nik hau erabili nuen gutxienekoak ikasteko:

    Content not available.
    Please allow cookies by clicking Accept on the banner

    Ondoren, programarekin txateatzen hasiko zara, esaten zer nahi duzun, zein baldintza bete behar dituen, eta abar. Cursor-ek sortuko du kode guztia. Arazoren bat ikusten duzunean, idatziz adieraziko diozu eta hark konponduko du beharrezko dena.

    Ordu gutxi batzuk pasatu ditut nahi nuen web aplikazioa sortzen. Ondoren GitHub-era igo dut.

    Berau probatu nahi baduzu, hemen duzu esteka: labur.eus/bikoteka

    Eta jokoaren kode guztia libre duzu Github-eko esteka honetan: berezuma/bikoteka: Sinonimoen jolasa

    Ondo izan!

    Berrikuntzak: Mastodon sare sozialeko @marmarka erabiltzaileak gomendatuta, sinonimoak entrenatzeko aukera txertatu dut. Beraz, hasierako orrialdean bi aukera izango ditu erabiltzaileak, “entrenatu” eta “jokatu”.

    Entrenatzen dagoela, edozein momentutan erabaki ahal izango du jokatzen hastea. Kontrakoa ere egin daiteke, erabiltzailea jokatzen ari bada, edozein momentutan utzi dezake partida eta hasierako orrialdera jo dezake, berriro entrenatzen hasteko.

    Eta hemen duzu jokoaren dinamika ikusteko bideo laburra.

    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi