2022. urtean Sestaoko Matematika jardunaldietan parte hartzeko aukera izan nuen. Hauxe izan zen urte hartako jardunaldiaren hezurdura:
9:30 XXIII. Matematika Jardunaldietara ongietorria eta aurkezpena
9:45-11:15 Ainhoa Berciano (EHU) “Pentsamendu konputazionala eta matematika adin goiztiarretan. A zer bikotea!”
11:45-13:15 Beñat Erezuma (Berritzeguneak) “Zer dira datuak?”
13:15-13:30 Jardunaldien itxiera
Gogoratzen dudanagatik, egun hartarako prestatu nuen aurkezpena bertaratutakoen artean banatu zen. Beno, ba gaurkoan, aprobetxatuko dut egun hartan aurkeztu nuena hemen ere partekatzeko.
Badakigu Micro:bit plakek aukera handiak eskaintzen dituztela hainbat konpetentzia lantzeko ikasgelan. Jakina da ere, pentsamendu konputazionala behin eta berriz aipatzen dela zenbait curriculumetan. Ikus dezagun adibide bat.
LHko Matematikak arloaren 4. konpetentzia espezifikoak horrela dio:
Pentsamendu konputazionala erabiltzea datuak antolatuz, zatika deskonposatuz, patroiak ezagutuz, orokortuz eta interpretatuz, eta algoritmoak modu gidatuan aldatuz eta sortuz, eguneroko bizitzako egoerak modelizatzeko eta automatizatzeko
Zer hoberik plaka horiek erabiltzea pentsamendu konputazionala ikasle gaztetxoekin lantzeko?
📊 Sestaoko jardunaldian aurkeztu nuena izan zen Micro:bit fundazioak prestaturiko saio sorta bat datuak zer diren lantzeko. Hemen dituzu saioen izenburuak:
- saioa: Zer dira datuak?
- saioa: Datuen altxorraren bila.
- saioa: Sentsoredun gailuen diseinua.
- saioa: Datuak, baldintzak eta hautapena.
- saioa: Laguntzaile digitalak.
Jatorrizko proposamena hemen aurkituko duzu ingelesez: What is data? | micro:bit
Eta azpian duzu Sestaon egin nuen aurkezpena euskaraz, zure ikastetxean erabili nahi izan ezkero. Hau ere CC-BY-SA lizentziapean. Beraz, berrerabili, aitortu, eta partekatu berdin. 🙂
[doc id=4681]
On egin!
Eta nirekin harremanetan jarri nahi baduzu, hemen egin dezakezu.