Aurtengo martxoan zuzendaritzatik emaila jaso nuen STEAMxHealth izeneko erronkaren inguruan. Informazioa irakurri ondoren, 1. Batxilergoko ikasleei erronka hortan parte hartzeko prest zeuden galdetu nien. Aurtengo izenburua hau zen: “Nutrizioa: elikadura adimentsua”.
Ikasleak bi taldetan banatu ziren eta bakoitzak gai bana aukeratu zuen. Baldintza bakarra zera zen: erronkan soluzio teknologiko bat eskeini behar zutela.
7 astetan lanean jo ta ke ibili eta gero, bi taldeek proiektua amaitu zuten. Batean, Bilbon bertan 0Km-ko janaria lortzeko mapa eta aplikazioa aurkeztu zuten eta bigarrenean, eskolako menuaren araberako gosari eta afari osasuntsua eskeintzen zuen aplikazioa erdietsi zuten.
0KM-aren inguruko proiektua 13. sailkatu zen 500 proiektu baino gehiagoren artean eta beste proiektua lehen hamarren artean aukeratua izan zen.
Hori dela eta uztailaren lehen astean, bost ikasleekin batera, Bartzelonan izateko aukera izan nuen. EduCaixak antolatutako aste hortan, hainbat tailer eta proiektu ezagutzeko aukera izan genuen.
Baina aste hartako gorabeherak beste egun baterako utziko ditugu.