Skip to content

Zubi bat eraiki paperezko orri batekin

    Sarrera honetako testua eta irudiak educaconbigbang web-orrikoak dira eta berezuma.com-ek euskaratu egin ditu.

    Proposamena

    Zubi bat erresistentea izatea eraikitzeko erabiltzen den materialaren eta daukan formaren araberakoa da. Jarduera honen bidez, haurrak ondo pasatuko dute hainbat zubiren erresistentzia eraikitzen eta probatzen, paperezko orri bakarrarekin eta guraizerik eta zinta itsaskorrik erabili gabe.

    Folio soilek izan dezakeen erresistentziaz harrituko dira diseinu egoki baten laguntzaz, eta zubiekin lotutako hitz berrien esanahia ikasiko dute.

    Materialak:

    • Bi euskarri (estribuak), liburuekin, ontziekin, aulkiekin, kutxekin eta abarrekin eginak.
    • Zubi bakoitzerako paper orri bana.
    • Zubiaren erresistentzia egiaztatzeko objektuak

    Prozedura:

    Hainbat diseinu egingo ditugu eta estribuen gainean kokatuko ditugu.
    Zubiaren erresistentzia aztertuko dugu, objektuak gainean jarriz, bota arte: jostailuak, txanponak, lapikoak …

    1. diseinua: aldaketarik egin gabe.

    Oso gutxi eusten du, baina argia gutxitzean (gure kasuan, bi estriburen arteko distantzia) erresistentzia handitzen dela deskubritzeko balio digu.

    2. diseinua: erdibitutako papera.

    Hobeto, baina ezta hainbesterako.

    3. diseinua: alde bakoitzean horma bana.

    4. diseinua: profil triangeluarreko pareta bukatuekin.

    Hobetu dugu, badirudi triangeluak asko eusten diola.

    5. diseinua: haizemaile formako tolestura askorekin.

    Primeran! Harrigarria da triangelu batzuek zer egin dezaketen.

    Zer gertatzen da?

    Hirukia ingeniaritzan eta arkitekturan forma garrantzitsuenetako bat da. Begiratu ingurura eta triangelua egitura askotan dagoela ikusiko duzu (dorre elektrikoak, pasabideak, aldamioak, garabiak, teilatuetarako euskarriak …). Triangelua da erpin bati karga bat aplikatzen zaionean forma galtzen ez duen irudi geometriko bakarra. Gainera, karga aplikatua puntu batetik, erpinetik, eremu askoz handiago baterantz banatzen da. Baina hori ez da dena, triangelu bat egitura trinko bat edo laukizuzen edo karratu bat baino askoz arinagoa eta merkeagoa da.

    Triangeluak ez dira soilik egitura erresistente handiak diseinatzeko erabiltzen, erreparatu kartoi korrugatuzko kaxa bati. Zer ikusten duzu?

    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi