Euskara Satorra

Teknologiaren inguruan lan egiteaz gain, izan dut urteetan bestelako proiekturik esku artean. 2016. urtean euskara ikasteko bideoz osatutako Euskara Satorra kanala eta bloga sortu nituen, ia 6 urtean 140 bideo grabatuz. 2020ko maiatzean Euskara Satorra podcasta sortu eta bi urteren buruan 42 atal grabatu nituen. Azkenik, Euskara Satorra proiektua 2022ko martxoan amaitutzat eman nuen.

Hemen aurki ditzakezu ibilbidean zehar proiektuaren inguruko elkarrizketa batzuk: DEIA, Hiri Gorrian – (Euskadi Irratia, 36:06), Boulevard (Radio Euskadi, 2:35:45), Atsalde pasa – (Onda Vasca), Euskadi Hoy (Onda Vasca) eta Euskaltel bloga.

Proiektu honen aurrekontua 50 euro ingurukoa izan da, bere garaian erosi nuen mikrofonoaren kostua. 😉

Eta berarekin ez dut diru-sarrerarik izan, ez baitut publizitaterik kobratu, ikustaldi kopuruak ahalbidetu izan duen arren. Hala ere, irabazi, asko irabazi dut urteotan proiektuarekin.

Proiektua hasieratik oso xumea izan da. Eta horregatik harritu nau hasieratik jaso duen harrerak. Gaur egun, 3 miloi ikustaldi pasata dituzte bideoek eta 33.000 harpidedun ditu Youtubeko kanalak.

Oraindik, podcastak ere entzuten dira, bai Youtuben zein bestelako plataformatan, eta hamarnaka mila dira entzunaldiak urtero, proiektua bere garaian amaitu nuen arren.

Eskertzekoa da, oraindik gaur gaurkoz jasotzen diren iruzkinak mundu osotik. Eta esan behar dut horien %99 hitz goxoak direla proiektuarekiko.

Interesik baduzu, hemen ezagutu dezakezu gertuago proiektua.

Estekak:
Euskara Satorra (Youtube)

Euskara Satorra Podcast (Youtube)

Euskara Satorra Podcast (iVoox)

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Itxi