Skip to content

MAIER kooperatiba milaka babes-bisera ekoizten hasi da egunean

    Maier, Ajangiz (Bizkaia) herriko kooperatiba, 1.600 plastizkozko babes-bisera ekoizten hasi da egunean COVID-19aren aurka eta osasun-langileak babesteko emango ditu. Elkarlanean egiten ari diren proiektua da eta besteak beste, Euskadiko Maker komunitatea, Walter Pack Group, LGK Logística, Tknika eta Osakidetza ere ari dira bertan lanean.

    Content not available.
    Please allow cookies by clicking Accept on the banner

    Erronka hau, kooperatibako langile boluntarioekin martxan jarri duten ekimena da, eta azken aldian mundu osoan jasaten ari garen COVID-19aren pandemia ez zabaltzea du helburu.

    Milaka dira mundu osoan zehar Maier-en hainbat lantegitan diharduten langileak. Europako liderrak dira plastikozko piezen dekorazioan, eta automobilgintza-industriarako injekzio-molde konplexuak ekoizten.

    Hemen dugu beraz, antolatutako langileek gizarteko arazo errealei laguntza nola eskaini diezaioketen beste adibide bat.


    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi