Ate logikoen simulatzailea sortzen AA erabiliz

DBHko 4. mailan Teknologia jakintzagaian oinarrizko jakintzetako bat dira ate logikoak.

Egia esan, nik lehen aldiz haien berri Unibertsitate garaian izan nuen, Pleistozeno garaian πŸ˜‰

Gaurkoan, ikusiko dugu nola sor dezakegun ate logikoen simulatzaile bat txatbota erabiliz. Erabili duguna OpenAI enpresaren o3-mini-high eredua izan da, egokia baita programaziorako.

Eta hark eman digun kodea erabili dugu simulatzailea sortzeko. Baina lehendabizi, has gaitezen oinarritik.

Zer da ate logiko bat?

Ate logikoak, elektronika digitalaren oinarrizko osagaiak dira. Orokorrean, ate logiko batek sarrerako balio batzuk hartzen ditu (adibidez, 1 edo 0, edo, bestela, Egia eta Gezurra) eta, sarrerako balioen arabera, irteerako balioa ematen du. Ate logikoen oinarrizko motak honako hauek dira:

AND: Bi sarrerak 1 badira, irteerako balioa 1 da; bestela, 0.
OR: Sarreren artean 1 bat edo gehiago bada, irteerako balioa 1 da; ez bada, 0.
NOT: Sarrera baten kontrakoa ematen du (1β†’0 eta 0β†’1).
NAND: AND atearen kontrakoa; bi sarrerak 1 badira, irteera 0 da; bestela, 1.
NOR: OR atearen kontrakoa; sarrera guztiak 0 badira, irteera 1 da; bestela, 0.
XOR: Sarrerak ezberdinak badira, irteerako balioa 1 da; berdinak badira, 0.
XNOR: XOR atearen kontrakoa; sarrerak berdinak badira, irteerako balioa 1 da; desberdinak badira, 0.

Adibiderik ikus dezakegu?

Irudikatu ezazu A eta B garela, bi lagun handi, eta jaialdi batera joateko erabakia hartu behar dugula. Horren erabaki logikoa egiteko, ate logikoak erabil ditzakegu. Adibidez, AND ate logikoak honela funtzionatzen du:

AND atea:
Bi lagunok joango gara biok joatea erabakitzen badugu. Hau da, bion kasuan sarrerako datua 1 bada.
A = 1 (joan nahi du) eta B = 1 (joan nahi du) β†’ AND = 1 (bai, jaialdira joango gara).
A = 1 baina B = 0 (B ez du joan nahi) β†’ AND = 0 (ez, ez gara joango).
A = 0 eta B = 1 β†’ AND = 0.
A = 0 eta B = 0 β†’ AND = 0.

Beste adibide bat OR atea da. Kasu horretan bietariko batek joateko asmoa izatearekin biak joango gara jaialdira.

OR atea:
Erabakia “joan” (1) ematen du A edo B batek edo biok joan nahi badugu.
A = 0 eta B = 0 β†’ OR = 0 (ez gara joango).
A = 0 eta B = 1 β†’ OR = 1 (bat bakarrik ere 1 bada, jaialdira joango gara).
A = 1 eta B = 0 β†’ OR = 1 (bat bakarrik ere 1 bada, jaialdira joango gara).
A = 1 eta B = 1 β†’ OR = 1 (biok 1, jaialdira joango gara).

Ate logikoak sistema digitalean kalkulu eta erabakiak hartzeko oinarrizko osagai gisa erabiltzen dira.

Eta zer egin dugu hemen?

ChatGPT-03-mini ereduari eskatu diogu ate logikoen simulatzailea sortzeko, eta honako xehetasun hauek lortu ditugu:

HTML eta CSS bidezko interfazea:

HTML-ren laguntzaz, orriaren egitura eraiki dugu: izenburua, sarrerako aukerak (A, B eta ate mota), simulatzailearen botoia, emaitzen erakuslea eta egia taula.
CSS-ren bidez, eskatu diogu diseinu modernoa eta erakargarria izan dezan.

Hemen ikus dezakezu simulatzailea:

Ate logikoen simulatzailea

Ate logikoen simulatzailea

Egia Taula

Kodea deskargatu nahi baduzu, hemen duzu:

Bestelako jakintzagaitarako simulatzialeak egiten aritu gara. Baina horren inguruan hitz egingo dugu beste baten.

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Itxi