Erdieroale eskasiaren inguruko ariketa

Gaurkoan Berria egunkariaren “Ikasgela“ko materiala erabiliko dugu gaur egungo arazo baten inguruan hitz egiteko. Artikuluaren izenburua da “Autogintza hasia da nabaritzen erdieroaleen osagaien eskasia”.

Baina artikulua irakurri aurretik, Teknopolisen honako bideoa ikusiko dugu txipak zer diren ikusteko:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Galdetegiko erantzunak ikasleak ahots bidez grabatuko ditu eta ikaslearen podkast saiora igoko ditu. Horretarako, aurretiaz ikasle bakoitzak podkasta sortuko du, bai irakasle zein beste ikasleek eskuragarri izango dutena.

Egin beharrekoak:

  1. Irakurri artikulua hemen.
  2. Orain entzun ezazu artikulua beheko bideo honetan.

3. Erantzun galdera hauei audio bakarrean, zuk zeuk antolatu gidoia zure erara. Erantzunak agian kanpoko web-orrietan bilatu beharko dituzu, Wikipedian zein bestelako iturrietan. Zure audioan adierazi amaieran zeintzuk izan diren zure iturriak.

3.1 Zer dira erdieroaleak eta zergatik dira hain garrantzitsuak?

3.2 Zein da erdieroaleen egoera gaur egun eta zer eragin du egoera horrek gizartean?

3.3 Euskal Herrian eraginik izan al du egoera berri horrek? Azaldu zertan.

3.4 Zergatik gertatu da eskasia hori?

3.5 Zer da “just in time”?

3.6 Zein izan daiteke etorkizuneko egoera erdieroaleen inguruan? Horrelakorik berriz Europan ez gertatzeko zer gomendatzen duzu?

Zabaldu!