Skip to content

Leonardo da Vinciren zubi autoportantea

    Sarrera honetan agertzen den lana pelanditecno-eko Pedro Landinena da. Bertan agertzen den informazioa euskaratu dugu eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago.

    Sarrera

    Leonardo da Vinciren sormenaren atal nabarmenetako bat zubien eraikuntzari buruzkoa da. Bere diseinuek, dirudienez, egitura erresistenteenarekiko eta ahalik eta eraikuntza-elementu gutxienekiko distantziarik handiena salbatzeko moduari erantzuten diote, ikuspuntu militarretik funtsezkoak direnak.

    Leonardok beste zubi batzuk diseinatu bazituen ere, eskalan zubi autosostengatzaile bat eraikitzen saiatuko gara, Leonardok 1485-1487 bitartean diseinatutako zubian oinarrituta. Zubi hori bere Kodexetako batean jasota dago, Atlanticus kodexean (69r eta 71v folioetan).

    “Etsaiarengandik ihes egiteko zein pertsekuziorako asmatutako zubia da.”

    Arku formako zubi arin honen originala, iltzeak, torlojuak, sokak eta tente egoteko beste inolako bitartekorik behar ez zuena da. Bere elementuen pisua bera, elkartuta mantentzearen arduraduna zen.

    Jarraibideak

    Beharrezko tresnak

    Neurtzeko erremintak: erregela graduatua, eskuaira…
    Eusteko erremintak: sarjentua, torlojua…
    Ebaketa-erremintak: trintxa, zura ebakitzeko orria duen arku-zerra
    Urratzeko erremintak: Lima, lixa-papera.

    Materiala

    Pinu zuraren listoia, 2400 mm x 11mm x 22mm,

    Pagozko hagaxka, 1000 mm-koa, 10 mm-ko diametrokoa.

    Prozedura

    160 mm x 11 mm x 22 mm-ko 14 listoi moztuko ditugu, pinu listoitik abiatuta. Lortutako 4 listoiri 2 ebaki eta gainerako 10ei 3 ebaki; irudian ikus daitekeen bezala.

    Pago-hagaxkatik abiatuta, 120 mm-ko 7 hagaxka moztuko ditugu.

    Piezen akaberarako limak eta lixa-papera erabili ziren.

    Muntaketa

    Zubiaren muntaketa-prozesua honako irudi eta bideo honetan egiazta daiteke (Antonio Lomba irakaslearen blogak egina, eta haren blogak Tecnoxía.com bisitatzea gomendatzen dizuet):

    Content not available.
    Please allow cookies by clicking Accept on the banner

    Jarraian, 14, 12 eta 10 listoiekin eraikitako zubi-ereduak ageri dira. Azken hau zuek egingo duzuena bezalakoa.

    Eta zubi sinpleago bat eraiki nahi izan ezkero, hemen duzu horren inguruko bideoa:

    Content not available.
    Please allow cookies by clicking Accept on the banner
    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi