Sismografo bat eraikitzen

STEAM proiektuen bila nenbilela, honakoa aurkitu nuen Microsoften hezkuntzako gunean: sismografoa eraikitzeko proiektua. Proiektu hori aurrera eraman duen ikastetxe bat ere aurkitu nuen. IES Martinez Uribarrin Microsoften proiektua erabili dute Fisika eta Kimika eta Teknologia irakasgaiak uztartuz.

Proiektua 4DBHn eraiki dute, abendutik hasita astero Teknologiako 2 ordu eta Fisika eta Kimikako ordu bat erabiliz.

Proiektua gamifikazioaren bidez proposatu zuten ikastetxean. Zombien lurrazpiko eraso bat ekiditeko sismografo bat eraiki behar zuten ikasleek.

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Zonbien erasoa

Proiektua aurkeztu ondoren, 4 ikasleko taldeetan banatu zituzten ikasleak. Lehenengo lana aurrediseinua egitea izan zen. Horretarako Tinkercad 3D programa erabili zuten.

Horren ondoren, lurrikaren inguruan ikertzen hasi ziren, lurrikarak zer diren, nola sortzen diren eta infografiak nola sortzen diren.

Diseinuaren ondoren, elektromagnetismoaren inguruko informazioa bilatzen hasi ziren: sismografoan elektromagnetismoak zer erabilera duen eta egunerokoan elektromagnetismoak zer eragin duen ikusteko.

Diseinuarekin amaitu ondoren, murgiltzeko errealitate birtualaren bidez museo birtual bat sortu zuten. Museo horretan elektromagnetismoaren inguruko informazioa eskaintzen zaie bisitariei. Errealitate birtualeko museoa egiteko programa CoSpaces izan zen.

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Museo birtuala nola egin 3Dtan

Hemen azpian “Aswan proiektua”rentzat egiten ari naizen froga bat, museo birtual bat sortzeko.

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Hurrengo pausoa robotikarekin hastea izan zen, baina aurretik robotika simulatzaile batekin lan egin zuten. Horretarako ere, Tinkercad programa erabili zuten.

Arduino simulatzen TinkerCad programarekin

Arduino plataforma ezagutu ondoren, simulaturiko programak errealitatean frogatu zituzten.

Hurrengo pausoa sismografoaren xafla 3Dn inprimatzea izan zen Cura programa erabiliz.

3D diseinuak aprobetxatuz, errealitate areagotuak egunerokoan zer erabilera izan dezakeen ikusi zuten. Erabili zuten programa Aumentaty izan zen.

Errealitate areagotua Aumentaty programarekin

Proiektu guztiaren planifikazio guztia OneNote plataformaren bidez bideratu zuten.

Azkenik, proiektuaren eraikuntzaren momentua heldu zen. Ondo zebilela ziurtatu zuten eta datuen bilketa egin zuten kalkulu orriaren laguntzarekin.

Azkenik, datuen bilketan lortutako informazio guztiarekin, Big Data izenekoan lan egin zuten. Denbora errealean jasotako informazioa grafikoetan bistaratu zuten, Proyecto Córdoba izeneko pluginaren laguntzarekin. Bestetik, 3DMaps programa erabili zuten, azken 10 urteotan mundu osoan zehar egon ziren lurrikarak geolokalizatzeko.

Amaitzeko, esan beharra dago, oso interesgarria ikusten dudala etorkizunean horrelako proiektuak ikastetxean martxan jartzea.

Denborak esango du.

Zabaldu!