ChatGPT txatbota 2022. urtean plazaratu zenetik, adimen artifiziala edozein eztabaidatan txertatu da, baita ikastetxeetako korridore eta ikasgeletan. Egoera berri honi hezkuntzatik erantzun bat eman behar zaio. Are garrantzitsuagoa da gai hau, 2023. urtetik Dekretu eta Curriculum berriak ditugunetik Haur Hezkuntzatik hasita Batxilergora arte.
Erronka potolo honi erantzuna eman nahian, plazer handiz adierazten dugu Elia Revuelta Estrada eta biok azaroan adimen artifiziala eta hezkuntzaren inguruko bi ikastaro eskainiko ditugula Gasteizen, bakoitza 6 ordukoa izango da eta aurrez aurrekoak, elkarrekintza eraginkorragoa izan dadin.
Adimen artifiziala, curriculum berriak eta ebaluazioa landuko dira ikastaro bietan. Bata Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleentzat izango da eta bestea Unibertsitate mailako irakasleentzat.
Biak izango dira Gasteizko Universidad Nacional de Educación a Distancia (UNED)en euskaraz eta doan. Info gehiago irailaren lehen astetik aurrera.
Horrez gain, gogoratu beharra dugu UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU) eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, gai beraren inguruko ikastaroa eskainiko dugula Iruñean, irailaren 28an eta urriaren 5an.
Azken ikastaro hau 10 ordukoa izango da, aurrez aurrekoa eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleentzat aurreikusten da. Ikastaro honetan izena eman ahal izango duzu irailaren 2tik aurrera hemen: Adimen artifiziala hezkuntzan: irakasleen konpetentzia digitala aberasten (ueu.eus).
Elia Revueltak Biologia ikasi zuen UPV-EHU-n, hainbat urtez Biologia eta Geologia irakaslea izan da. Uribarri BHIko zuzendaria da eta Berrikuntza Arduraduna izan da. Zientzietako Curriculum berrien koordinatzailea izan da eta Berritzegune Nagusian ebaluazio lantaldeko kidea ere izan da. Elhuyar Zientzia Azokako epaimahaikide izan da.
Beñat Erezumak Ingeniaritza Tekniko Industriala, elektronikan espezializazioa eta goi mailako Ingeniaritza, Antolakuntza Industrialean espezializazioa ikasketak ditu. 13 urtez Teknologia eta Matematika irakaslea izan da. Hainbat urtez STEAM koordinatzailea izan da ikastetxean. STEAM eta Digitalizazio aholkularia izan da Berritzegune Nagusian eta azken urteotan Elhuyar Zientzia Azoka eta STEAM Euskadi sarietako epaimahaikide ere izan da. 2024ko irailetik aurrera Unamuno BHIn eskainiko ditu berriko Teknologia eskolak.
Gogoratu, Nagore Landa, Nerea Armero eta hirurok 2024an Berritzegune Nagusian egindako AAri buruzko hiru bideo dituzula. Ordu bete baino gehiagoko materiala duzu. Hemen doa: