DBH 1.mailan marrazketa teknikoaren oinarria azaltzen hasten gara. Zergatik? Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren 4.1.2.2. atalean azaltzen delako zer eduki eskaini behar diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara.
Eta horien artean, hauek daude:
4.MULTZOA. Esplorazio eta komunikazio teknikoa
- Marrazketako tresnak eta materialak, haien erabilera.
- Adierazpen grafikoko moduak: bozetoak, krokisak, eskemak, diagramak, marrazki delineatua.
- Objektuen perspektibak eta bistak egitea. Normalizazioa.
Eduki horiek ikusi ondoren, DBHren 3. mailan multzo bereko eduki hau ikusten dugu:
- CAD. Ordenagailuz lagundutako marrazkia. 3D-ko inprimaketak egiteko formatuak.
Gure ikastetxean tecno12-18 liburu digitala erabiltzen dugun arren (euskaraz zein ingelesez), bestelako baliabideak ere erabiltzen ditugu marrazketa teknikoarekin lan egiteko DBH 1. mailan, hala nola:
- Educación plástica:
- Ikastolen elkartearen Teknologia web-orria.
- Txingudi ikastolako Teknologia web-orria.
- Perspektiba isometrikoa bistetatik bideoa (azpian).
Educación plástica:
- Oinarrizko eta erdi-mailako bistak lortzea.
- 3Dko modelatze-ariketak
- Perspektiba Isometrikoa
- 3Dko piezen sorgailua
- Normalizazioa (akotazioa)
Marrazki-txantiloiak
Marrazketa teknikoaren inguruko bideo gehiago ikusi nahi badituzu, ezin dugu aipatu gabe utzi beUnicoos web-orria; bertan aurkituko dituzu maila handiagoko bideoak gazteleraz azalduta. Pena bat da horrelako proiekturik euskaraz ez izatea.
Eta zurean, zer baliabide erabiltzen duzu?
Marrazketa teknikoarekin jarraitu nahi baduzu, hemen dituzu beste aukera batzuk: