berezuma.com

Marrazketa teknikoa: baliabideak

DBH1

DBH 1.mailan marrazketa teknikoaren oinarria azaltzen hasten gara. Zergatik? Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren 4.1.2.2. atalean azaltzen delako zer eduki eskaini behar diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara.

Eta horien artean, hauek daude:

4.MULTZOA. Esplorazio eta komunikazio teknikoa

  • Marrazketako tresnak eta materialak, haien erabilera.
  • Adierazpen grafikoko moduak: bozetoak, krokisak, eskemak, diagramak, marrazki delineatua.
  • Objektuen perspektibak eta bistak egitea. Normalizazioa.

Eduki horiek ikusi ondoren, DBHren 3. mailan multzo bereko eduki hau ikusten dugu:

  • CAD. Ordenagailuz lagundutako marrazkia. 3D-ko inprimaketak egiteko formatuak.

Gure ikastetxean tecno12-18 liburu digitala erabiltzen dugun arren (euskaraz zein ingelesez), bestelako baliabideak ere erabiltzen ditugu marrazketa teknikoarekin lan egiteko DBH 1. mailan, hala nola:

  • Educación plástica:
  • Ikastolen elkartearen Teknologia web-orria.
  • Txingudi ikastolako Teknologia web-orria.
  • Perspektiba isometrikoa bistetatik bideoa (azpian).

Educación plástica:

Marrazki-txantiloiak

Edukia ez dago eskuragarri.
Ikusteko, onartu cookieak beheko oharrean.

Marrazketa teknikoaren inguruko bideo gehiago ikusi nahi badituzu, ezin dugu aipatu gabe utzi beUnicoos web-orria; bertan aurkituko dituzu maila handiagoko bideoak gazteleraz azalduta. Pena bat da horrelako proiekturik euskaraz ez izatea.

Eta zurean, zer baliabide erabiltzen duzu?

Marrazketa teknikoarekin jarraitu nahi baduzu, hemen dituzu beste aukera batzuk:

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta bisitak neurtzeko. Webgunea erabiltzen jarraitzen baduzu edo «Onartu» sakatzen baduzu, horretarako baimena ematen duzu.

Itxi