FPGA-k edo Ate-matrize programagarriak

Elektronika digital eta analogikoaren inguruko sarrera bat idatzi genuen bere garaian, baina gaur FPGA edo ate logikoen matrize programagarrien inguruan hitz egingo dugu.

Zer dira FPGAk?

Ate logikoen matrize programagarri bat edo FPGA (ingelesez field-programmable Gate array) logika-blokeak dituen gailu programagarri bat da, zeinen interkonexioa eta funtzionaltasuna unean bertan konfigura baitaitezke, deskribapen-lengoaia espezializatu baten bidez. Logika programagarriak funtzio sinpleak erreproduzitu ditzake, hala nola ate logiko batek edo konbinazio-sistema batek egiten dituenak, bai eta sistema konplexuak ere txip batean.

IceZum Alhambra

FPGA librerik?

FPGA libreen munduan erreferentziazko pertsonetariko bat Juan Gonzalez Gomez da, Obijuan ezizenez ezagunagoa. Gaur egun, Juanen jarduera FPGAen sustapenean eta garapenean zentratzen da, FPGAWars sortzearen bidez. Diseinuak, tutorialak eta tailerrak eskaintzen dituen proiektu bat da hori, erabiltzaile komunitate bat osatu eta robotika eta hezkuntza elektronikaren mundura zabaltzeko helburuarekin.

Eta euskaraz, zer?

Gurean, lan ederra egin du Lorea Aldabeldetreku Teknologia irakasleak eta bere euskarazko GitHub web-orria erabiliko dugu FPGAen inguruan lanean hasteko. Jatorrizko Obijuanen GitHub proiektua ere begiratzea gomendatzen dugu.

FPAGen inguruan EHUko Bilboko Goi Ingeniaritza Eskolako idatzitako lana aurkitu dezakegu hemen. Egileak E. Ormaetxea, E. Ibarra, J. Andreu, I. Kortabarria, I. Martínez de Alegría eta E. Planas dira.

FPGA vs. Arduino

Eta baten batek galdetzen badu ea zein den FPGA eta Arduinoren arteko desberdintasuna, hemen duzue “El profe García” youtuberrak horren inguruan esateko duena:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Adibideak

Hemen ikus dezakegu IceZum Alhambra FPGA libre batekin egindako kronometroaren proiektua:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Azkenik, hemen duzue FPGAkin egindako aparkaleku automatizatuaren proiektua:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Zabaldu!