Plastikoak, kimika eta teknologiaren ikuspegitik, material organiko polimerikoak dira.
Karbono, oxigeno eta hidrogenozko molekula erraldoiz osaturik daude, eta pisu molekular altua dute.
Molekulen sorburua naturala edo sintetikoa izan daiteke. Naturalen artean zelulosa, argizaria eta kautxua ditugu, eta sintetikoetan, besteak beste, bakelita, polietilenoa eta nylona.
Plastiko motak:
Hiru motatan banatzen dira: termoplastikoak, termoegonkorrak eta elastomeroak.
Elastomeroak: ahal den eta gehien luzatzen dira. Adibidez: Silikona, kautxua eta poliuretanoa.
Termoplastikoak: oso gutxi luzatzen dira eta, horrez gain, urtu egiten dira. Moztean ezpalak sortzen dira (CDa). Adibidez: Polopilino (PVC), fernola, polietileno, poliamida.
Termoegonkorrak: oso gutxi luzatzen dira baina ez dira urtzen. Moztean txirbilak sortzen dira. Adb: Polikarbonatoa, polietilenoa.
Propietateak:
1. Eroankortasun elektrikoa. Nekez eramaten dute elektrizitatea.
2. Bero-eroankortasuna. Ez dira beraren eroale onak, oso poliki transmititzen dute.
3. Erresistentzia mekanikoa. Oso hauskaitzak dira plastikoak.
4. Erregaitasuna. Ia plastiko guztiak erretzen dira erraz, ia molekula guztiak baitituzte karbonoz eta hidrogenoz osatuak. Erretzean oso kutsagarriak dira.
5. Plastikotasuna. Plastiko asko berotan biguntzen dira, eta urtzen ez badira ere, moldaerrazak dira (erraz moldeatzen dira). Ezaugarri horri esker, forma konplexudun piezak egiteko aukera ematen dute.
6. Oso material merkea da.
7. Erraz lantzen eta aldatzen dira, plastikotasunari esker.
8. Beste material batzuekin konbinatzeko erraztasuna dute.
Injekzio bidezko moldekatzea
Estrusioa
Konpresio bidezko moldekatzea
Xafla tolestea
Hutsean moldekatzea
Kalandratzea
Murgiltze moldekatzea
Biratze moldekatzea
Plastikoa erabili eta gero zer?
Utzi erantzuna