Micro:bit plaka 2019. urtean ezagutu nuen Oporton ospatzen den zientzia azokan.
Arrazoi desberdinak medio, oso aproposa ikusten dut gure ikastetxeetan pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika lantzeko. Azken urteotan ere adimen artifiziala lantzen duten proiektuak ere egin daitezke berarekin.

Baina honen inguruan berba egitean, ez dut soilik Teknologia eta Digitalizazioarekin erlazionatutako proiektuak ikusten. Hainbat gai landu daitezke beraiekin.
Gure ikastetxean behintzat, jarraituko dugu Micro:bit erabiltzen, Arduino plakekin batera.
Plaka bera inoiz ez baduzu probatu, kostu txikikoa da, 25 euro ingurutan aurkitu dezakezu gutxieneko kit bat pila eta krokodilo kable eta guzti.
Eta jardueren inguruan ikertu nahi izan ezkero, haien web-orrian aurkituko duzu material piloa. Itzultzaile neuronala erabili izaten dut materiala euskaratzeko zuzenean. Hori bai, programatzeko ingurua oraindik ez dago euskaraz. Hori bai izango litzatekeela inbertsio interesgarria bai Nafarroako eta EAEko hezkuntza sailen aldetik nire ustez.
Materialaren adibide batzuk dituzu hemen:
π https://microbit.org/teach/lessons/
Hasiberrientzako proiektuak (7-9 urte)
π¦ Basabereen animazioak – Sortu ikonoak eta animazioak Micro:bit-aren LED pantailan (2 saio)
π€ Txartel digital didaktikoak – Atzerriko hizkuntza bat ikasteko txartelak diseinatu (5 saio)
π Naturaren artea – Sortu naturaren irudikapenak LED programazioaren bidez (4 saio)
Tarteko proiektuak (8-11 urte)
π Sumendien animazioak – Sortu sumendi-erupzioen animazioak errepikapena erabiliz (5 saio)
β‘ Eroale elektrikoak – Programatu eroankortasun elektrikoaren neurgailu bat (5 saio)
β»οΈ Zabor bilketa – Erregistratu birzikla daitezkeen hondakinen xehetasunak botoi eta sentsoreen bidez (2 saio)
π΅ micro musikala – Konposatu eta programatu esaldi musikalak (5 saio)
π Datuen kudeaketa – Aztertu datuak eta sentsoreak jarduera ezberdinen bidez (5 saio)
Proiektu aurreratuak (10-11 urte)
πββοΈ Aktibo egon – Erabili aldagaiak familiei aktibo egoten lagunduko dieten programak sortzeko (5 saio)
π§© Lehen saioak MakeCode-rekin – Oinarrizko kontzeptuak proiektu praktikoen bidez (6 saio)
Diseinu erronkak (7-11 urte)
π¦ Animaliak babestea lurrean – Auzoko biodibertsitaterako teknologia (2 jarduera)
π Itsasoko izakiak salbatzea – Arrain eta itsas dortokei bizirauten laguntzeko proiektuak (2 jarduera)
πΆββοΈ Aktibo egotea – Sortu jarduera fisikoa sustatzeko gailu eramangarriak (3 jarduera)
π¦ Gaueko segurtasuna – Sortu gauean ikusgaitasuna hobetzeko gailu eramangarriak (3 jarduera)
Bigarren hezkuntzako ikasleentzat (11-14 urte)
π» Konputazioaren oinarriak – Pentsamendu konputazionalaren sarrera (6 saio)
π©Ί Osasun teknologia – Diseinatu eta prototipatu osasun teknologiako berrikuntzak (5 saio)
π Kriptografiaren sarrera – Aztertu kodifikazioa kriptografiaren bidez (3 saio)
π Zibersegurtasunaren sarrera – Sortu pasahitz-sorgailuak (3 saio)
π§ Zentzumen gela – Diseinatu ikaskuntza-laguntza sentsorialak (4 saio)
Bigarren hezkuntzako proiektu aurreratuak (11-16 urte)
β‘ Energiaren kontzientzia – Energia erabileraren datu-erregistroa (6 saio)
π Ozeano osasuntsuak – Aztertu sare haririk gabeak ozeanoak garbitzeko (2 jarduera)
π± Landareei hazten laguntzea – Teknologia erabiltzea landare-bizitza babesteko (2 jarduera)
Bestetik, Adimengunean aurkituko dituzu 2024an bertan moldatu genituen hainbat proposamen euskaraz, Micro:bit plakak erabiltzeko etapa desberdinetan.
Hezkuntza Baliabide Irekiak dira, beraz, jatorria aipatuz kopiatu, moldatu eta berrerabili ditzakezu.
Esteka bakoitzean “JARDUERA” jartzen duen estekan klikatu.
Plaka programagarria eta adimen artifiziala
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30951833
Datuak biltzen
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30956903
Micro:bit txartelen bidez lortutako datuak prozesatzea
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30956621
Esku robotikoa eraikitzea
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30897957
Morse kodea, Beethoven eta Micro:Bit
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30898235
Lenguaia musikala, instrumentuak eta plaka programarria
https://adimengunea.euskadi.eus/eu/proposamen-didaktikoen-bilatzailea/proposamen-didaktikoa-fitxa?articleId=30895196
On egin!