Scratch iPad-etan

Unamuno BHIn ikasle bakoitzak iPad bat du eta lanerako tresna gisa erabiltzen dute egunero. DBH2. mailan programazioarekin hasi ginen pasa den ikasturtean eta horretarako Pyonkee aplikazioa erabili genuen.

Pyonkee Scratch 2.0an oinarritutako aplikazio bat da eta aukera eman digu ikasleek blokeka programatzen hasteko. Haietariko batzuk Scratch erabilia izan dute lehen hezkuntzan, baina gehienentzako gauza berri bat izan da.

Ikasturtearen hasieran Scratchekin lan egiteko asmoa genuen, baina iPadek ez dutenez Flash formatua onartzen, ezin genuen erabili. Hori izan zen Pyonkee erabiltzearen arrazoia. Gure zorionerako, 2019ko urtarriletik aurrera Scratch 3.0 erabili ahal da iPadetan eta hurrengo ikasturterako hori erabiliko dugu ikasleekin.

Zabaldu!