Izmir Metropoliko udalerria makina saltzaileak jartzen hasi da metro-geltokietan, herritarrek maskara doan eskura dezaten. Lehen makina Konak metro-geltokian instalatu dute.
Espazio publikoetan maskarak erabiltzea nahitaezkoa denez, koronabirus-epidemia dela eta, Izmir Metropoliko udalerriak metro-estazioetan makinak instalatzen hasia da, herritarrak maskarak errazago lor ditzaten. Lehenbizikoa, Konakeko metro-geltokian jarri da, eta laster 10 geltoki gehiagotan izango dira.
Metroko bidaiariek txartelarekin bidaiaren prezioa ordaindu ondoren, higiene-paketea lor dezakete. Paketeak 4 maskara eta 100 mililitroko desinfektatzailea ditu; hurrengo egunetan 5 maskara izatera iritsiko dira. Txartelaren erabiltzaileek higiene-pakete bat jaso ahalko dute astean behin.
Informazio gehiago: https://raillynews.com/2020/04/Maskemic-period-in-Izmir%27s-subway-stations/