berezuma.com

Maskarak saltzen dituzten makinak Turkiako metroan

Bestelakoak

Izmir Metropoliko udalerria makina saltzaileak jartzen hasi da metro-geltokietan, herritarrek maskara doan eskura dezaten. Lehen makina Konak metro-geltokian instalatu dute.

Espazio publikoetan maskarak erabiltzea nahitaezkoa denez, koronabirus-epidemia dela eta, Izmir Metropoliko udalerriak metro-estazioetan makinak instalatzen hasia da, herritarrak maskarak errazago lor ditzaten. Lehenbizikoa, Konakeko metro-geltokian jarri da, eta laster 10 geltoki gehiagotan izango dira.

Metroko bidaiariek txartelarekin bidaiaren prezioa ordaindu ondoren, higiene-paketea lor dezakete. Paketeak 4 maskara eta 100 mililitroko desinfektatzailea ditu; hurrengo egunetan 5 maskara izatera iritsiko dira. Txartelaren erabiltzaileek higiene-pakete bat jaso ahalko dute astean behin.

Informazio gehiago: https://raillynews.com/2020/04/Maskemic-period-in-Izmir%27s-subway-stations/

Zabaldu!

Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko eta bisitak neurtzeko. Webgunea erabiltzen jarraitzen baduzu edo «Onartu» sakatzen baduzu, horretarako baimena ematen duzu.

Itxi