Skip to content

Elektronika digitala eta analogikoa: teoriatik proiektura

    Pasa den ikasturtean, elektronika digitalaren sarrera bat ikusi ahal izan genuen 1. Batxilergoko ikasleekin. Lehen aldia zen gaiaren inguruko ezer ikusten zutena eta sarrera teoriko bat egin nien tecno12-18 liburu digitalaren eta PDF hauen laguntzaz:

    Horren ondoren selektibitateko azterketa batzuk egin zituzten eta konturatu ziren gai zirela han eskatzen zenari egoki erantzuten. Selektibitatean ez da Industria Teknologia gaur egun eskatzen, baina hemen dituzu nahi izan ezkero aintzinako azterketak.

    Ariketa haiekin amaitu ondoren, ikasitakoa praktikara eramaten saiatu ginen. Horretarako protoboard plaka zer zen eta nola funtzionatzen zuen ikasi genuen dokumentu honi eta beheko bideo honi esker.

    Content not available.
    Please allow cookies by clicking Accept on the banner

    Azkenik, praktika bat aurrera eraman genuen eta ate logikoekin osatutako selektibitateko ariketa teoriko bat errealitatera eraman genuen hurrengo dokumentu honetan oinarrituta:

    Proiektua Tinkercad.com programarekin simulatu ondoren, muntaketarekin amaitu zuten.

    Elektronikarekin jarraitu nahi al duzu? Hemen duzu FPGA edo ate-matrize programagarrien inguruan idatzitako sarrera.

    Zabaldu!

    Web-orria erabiltzen jarraitu ezkero, cookien erabilerarekin ados zaudela adierazten duzu. informazio gehiago

    The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

    Itxi