BEREZUMA.COM

Adimen artifiziala, euskaraz eta irizpidez

Ulertzeko, ez beldurtzeko.

Adimen artifiziala dagoeneko gure egunerokoan dago: mugikorrean, lanean, ikastetxean eta etxean. Hemen azaltzen dut nola dabilen, zertarako balio duen, zer arrisku dituen eta nola erabili irizpidez. Euskaraz eta hitz arruntetan.

/ IRAKURRI

Hasteko, hauek.

Idazlan guztiak

/ GALDERAK

Maiz egiten diren galderak.

Zer da adimen artifiziala, hitz gutxitan?

Datuetatik patroiak ikasi eta haiekin iragarpenak egiten dituzten programak. ChatGPT bezalako txatbotek hurrengo hitza iragartzen dute, testu kopuru izugarri batetik ikasita. Horregatik idazten dute ondo, eta horregatik asmatzen dituzte datuak batzuetan: ez dute egia bilatzen, testu sinesgarria baizik. Gehiago: Zer da LLM bat?

Zergatik asmatzen ditu gauzak txatbot batek?

Txatbot batek ez du datu-base batean bilatzen. Ikasitako patroien arabera idazten du, eta batzuetan sinesgarria baina okerra dena idazten du: izen, data, zifra edo aipu asmatuak. Horregatik, datu garrantzitsu bat erabili aurretik, egiaztatu jatorrizko iturri batean. Iturriak ematen dituzten tresnetan, ireki iturria eta irakurri.

Zer datu ez nuke sartu behar ChatGPTn?

Pertsona identifikagarrien datuak (izenak, NANa, helbidea, telefonoa), osasun datuak, pasahitzak eta dokumentu konfidentzialak. Doako kontuetan elkarrizketak eredua hobetzeko erabil daitezke, ezarpenetan desaktibatu ezean. Askotan nahikoa da egoera kontatzea, izenik gabe. Gehiago: Zer datu ez sartu ChatGPTn lanean.

Adimen artifizialak nire lana kenduko du?

Lanbide osoak baino gehiago, zereginak ari da aldatzen. Pantaila aurrean egiten diren lanetan nabaritzen da gehien: idaztea, itzultzea, programatzea, diseinatzea edo administrazioa. Eskuzko lanetan eta pertsonen zaintzan gutxiago, oraingoz. Nire ustez, babesik onena tresna ezagutzea da: zer egiten duen ondo, zer ez, eta non jarri zure irizpidea.

Nola jakin irudi, ahots edo bideo bat faltsua den?

Begiratu nork argitaratu duen eta beste iturri batzuek kontatzen duten. Detektatzeko tresnak ez dira fidagarriak. Europako legeak eskatzen du AArekin sortutako irudi, audio eta bideo errealistak halakotzat adieraztea, 2026ko abuztutik, baina iruzurgileek ez dute legea beteko. Gomendio praktiko bat: familian gako hitz bat adostea, norbaitek ahots faltsu batekin deitu eta dirua eskatzen badu.

Zein AA tresna dabiltza ondo euskaraz?

Eredu handiek (ChatGPT, Claude, Gemini) asko hobetu dute euskaraz, baina oraindik kalkoak eta erregistro laua sortzen dituzte. Euskarazko tresna propioak ere badaude, hala nola Elhuyarren Elia itzultzailea eta HiTZ zentroaren Latxa eredua. Edozein tresnarekin: irakurri eta zuzendu testua argitaratu aurretik.

Zer dio Europako legeak adimen artifizialaz?

AI Act legeak arriskuaren arabera arautzen ditu erabilerak. Batzuk debekatuta daude, lantokian emozioak antzematea adibidez. Beste batzuk arrisku handikoak dira, langileak hautatzea edo ikasleak ebaluatzea kasu. Txatbotek eta AArekin sortutako edukiek gardentasun betebeharrak dituzte, eta AA erabiltzen duten erakundeek langileen gutxieneko prestakuntza bermatu behar dute. Gehiago: AI Act-a elkarte txikientzat, hitz arruntetan.

Seme-alabek ChatGPT edo antzeko tresnak erabil ditzakete?

Adinaren araberakoa da. Hego Euskal Herrian 14 urtetik beherakoek gurasoen baimena behar dute beren datuak tratatzeko, eta Ipar Euskal Herrian 15 urtetik beherakoek. Gainera, tresna bakoitzak bere adin muga du baldintzetan. Gazteentzat, Artifiziala.eus webgunean jarduerak daude, kontu pertsonalik gabe. Ikastetxeen kasurako xehetasunak: AA ikastetxeetan: maiz egiten diren galderak.

AA detektagailuak fidagarriak dira?

Ez. Akats asko egiten dituzte, eta bigarren hizkuntzan idazten dutenen testuak AArenak direla esateko joera dute. Ez dira froga inor zigortzeko, ez ikastetxean ez lanean.

Nondik hasi ikasten?

Irakurri orri honetako idazlanak, egin oinarrizko ikastaroa (doan eta euskaraz) edo harpidetu buletinera. Zuen lantaldean edo elkartean taldean ikasi nahi baduzue, ikusi erakundeentzako eskaintza.

/ IKASTAROA · 13 UNITATE

Oinarrizko ikastaroa.

Edonorentzat, aurretik ezer jakin gabe: historia, ikasketa automatikoa, LLMak, etika eta praktika, ordenan. Doan eta euskaraz.

  1. 01Adimen artifizialaren historia laburra
  2. 02Ikasketa Automatikoa: gida laburra
  3. 03Ikasketa Automatikotik Ikasketa Sakonera
  4. 04Zer da LLM bat?
  5. 05Nola funtzionatzen du LLM batek barrutik?
Ikusi 13ak
  1. 06LLM vs. Txatbotak
  2. 07Adimen Artifizialaren erabilera etikoa hezkuntzan
  3. 08Adimen artifiziala Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte
  4. 09Markov kateak: txatboten aurrekari zaharrak
  5. 10Nola detektatzen ditu AAk gure aurpegiak?
  6. 11UNESCOren AA printzipio etikoak
  7. 12Adimen artifiziala ikasgelan: praktikak eta tresnak
  8. 13Azken ebaluazioa eta ziurtagiria

/ LIBURU BERRIA

Salgai, paperean.

Salgai orain · Durangoko Azokan ere, BERRIAren standean

Funtzio Sigmoidea

BERRIAko 82 zutabe, adimen artifizialaren garai zoroan idatziak: hezkuntza, lana, gerra, maitasuna eta teknologia. Teknologia berri bakoitzak S kurba bat marrazten du. Non gaude orain?

82 zutabe · 11 kapitulu · BERRIA argitaletxea

Elkarrizketa · BERRIA «Adimen artifiziala ondo etorri zaigu irakasleoi, hautsa kentzeko»

Liburuak bideojokoa ere badu: jolastu

Gazteentzat: Artifiziala.eus

0112-18 URTE · IKASLEAK ETA FAMILIAK

Zure ikasleentzat eta seme-alabentzat.

Adimen artifiziala ikasteko, esploratuz: nola dabiltzan txatbotak eta irudi-sortzaileak, zergatik asmatzen duten batzuetan eta ez besteetan, eta zergatik egiaztatu beti. Jarduera interaktiboak, doan eta euskaraz. PISA 2029rako atala ere badu.

Adimen artifiziala hezkuntzan: ireki Artifiziala.eus
kapitulu
8
laborategi
4
erronka
8
ariketa PISA 2029rako
46

/ DATU-KAZETARITZA

Datuekin kontatuta.

Irakurri AAri buruzko idazlan guztiak

/ HARREMANA

Zure lantaldeak ere ikasi nahi du?

Tailerrak eta hitzaldiak, adimen artifiziala zuen taldearen eguneroko lanean. Galdera labur batzuk egingo dizkizut, eta mezua idatzita geratuko zaizu, niri bidaltzeko.

Hitz egin Edo harpidetu buletinera