Zeintzuk dira proiektu bat egiteko pausoak?

Proiektu bat egiterakoan, batzutan, galduta izan ohi gara. Ez dakigu nondik hasi behar garen, zeintzuk diren jarraitu beharreko pausoak. Edozein proiekturekin hasi aurretik, jakin beharra dugu zeintzuk diren prozesu teknologikoaren faseak. Horretarako, orrialde honetan diotenari kasu egingo diogu. Hauek dira prozesu teknologikoaren faseak:

1- Arazoaren planteamendua 

Lehen pauso honetan, arazoa zein den detektatu behar duzu, identifikatu eta zehaztu; hau da, zer egoera gainditu behar duzun oso argi definitu. 

2- Informazio-bilketa

Inguruari behatu, eta hori analizatu, ideiak bilatzeko Pauso honetan, arazoari buruzko informazioa bilatzen saiatuko zara (jendeari galdetu, liburuak kontsultatu, egin nahi duzun objektuaren antzekoei behatu…) eta, zuk nahi duzun tresna hori eraikitzeko, irtenbide baliagarriak izan daitezkeenak analizatuko dituzu.  

3- Diseinua 

Hirugarrenean, dakizunarekin, eta behaketatik eta analisietatik ateratako ideiekin, arazoa konpontzeko eraiki behar duzun tresnaren diseinua egingo duzu (marrazkia, eraikuntzari buruzko azalpenak…). Komeni da lehendabizi bakoitzak diseinu bat egitea, eta, gero, taldean eztabaidatu ondoren, egokiena aukeratzea.  

4- Planifikazioa 

Ataltxo honetan, eraikuntzarako zer material aukera zenezakeen eta material hori non aurkitu aztertuko duzu. Era berean, material hori manipulatzeko zer erreminta erabili beharko dituzun erabaki beharko duzu, lanean nondik hasiko zaren, zer egingo duzun, eta, eraikuntza taldean egitekoa izango denez, pauso bakoitza nork egingo duen zehaztu.  

5- Eraikuntza 

Aurrez egindako plano edo marrazkia kontsultatuz, diseinatutako tresna eraikitzen hasiko zara. Kontuz ibili erremintak erabiltzerakoan, behar diren segurtasun-arauak errespetatu, eta erabili ondoren, erremintak txukun utzi. Ez alferrik galdu materiala eta zuhurtasunez erabili.  

6- Proba egitea eraikuntzarekin 

Eraikitako tresnak funtzionatzen duen ala ez progatu behar da, eta konpondu nahi zenuen arazoa konpontzeko balio duen aztertu. Egindako lanean (diseinua, eraikuntza…) zerbait aldatu behar den ikusi; aldatu beharko balitz, 3. pausora (diseinura) itzuli eta berriro ekin lanari.  

7- Ebaluazioa 

Aurkeztu egindako lana gelakideen aurrean, azaldu funtzionamendua, aurkeztu eraikuntzan izandako arazoak, eta egin lanaren laburpen eta gogoragarri izango den memoria. 

Ondo da, ulertuta zeintzuk diren prozesu teknologikoaren faseak. Eta proiektua egin ahal izateko ba al dugu dokumentazio lagungarririk?

Hemen aurkezten dizkizut blog honetan erabiltzen dituzten dokumentuak euskaratuta. Ea lagungarri zaizkizun zure proiektua egiterako orduan:

Azala

Aurkibidea

Material eta tresnen zerrenda

Aurrekontua

Aukeratutako soluzioaren krokisa

Atazen zerrenda

Prozesu-orria

Planifikazioa

A4 orria kaxetinarekin

A4 orria kaxetin eta karratudun txantiloiarekin

A4 orria kaxetik eta txantiloi isometrikoarekin

Autoebaluazioa (errubrika)

Bestelako dokumentaziorik lortzen baduzu, idatziguzu eta bertan gehituko dugu.

Zabaldu!