Etxebizitzetako instalazioak: Unitate Didaktikoa

Sarrera honetan idatzitakoa web-orri honetatik lortutako informazioarekin osatu da. Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 Espainia (CC BY-NC-SA 3.0 ES) lizentziapean zabaldua dagoenez, moldatzeko aukera dago, beti ere aitortza aipatuz, berdin partekatuz eta erabilera ez komertzialerako izanez.

IRAKASLEAREN IKUSPUNTUTIK

SARRERA

Unitate didaktiko hau DBHko 3. eta 4. mailetako Teknologiako oinarrizko curriculum-diseinuko “Etxebizitzetako instalazioak” eduki-blokea lantzeko diseinatu da.

HELBURUAK

  • Etxebizitzetako instalazioak osatzen dituzten elementuak eta haien diseinurako eta erabilerarako arauak deskribatzea.
  • Etxebizitzetako kable elektrikoak eta babes-mekanismoak ezagutzea.
    Saneamendu-sarearen eta urak husteko sarearen diseinua ezagutu eta ulertzea.
  • Etxebizitzetan energia aurrezten, bizigarri izaten eta estetika zaintzen laguntzen duten ezaugarriak aintzat hartzea.
  • Domotikako instalazioen ezaugarriak ezagutzea.
  • Arkitektura bioklimatikoaren abantailak aztertzea.
  • Etxebizitzetako instalazioen erabilera egokia balioestea

KONTZEPTUAK

  • Etxebizitzen instalazioak osatzen dituzten elementuen azterketa
  • Ur-instalazioak
  • Instalazio elektrikoak Instalazio-sistemak diseinatu.
  • Urak husteko instalazioak
  • Berokuntzarako eta airea girotzeko instalazioak
  • Gas-instalazioak
  • Arkitektura bioklimatiko

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAREN EGITURA

METODOLOGIA

BA AL ZENEKIEN…?

Unitatea hasteko, ideia orokorrak ematen dira gaia aurkezteko eta ahalegina egiten da ikasleek landuko dituzten edukiak lehenago ikasitakoarekin lotzeko.

Garrantzi handikoa da ikasleei erakustea nola dagoen lotuta ikasten ari direna beren inguru hurbilarekin eta zertarako balio dien eguneroko bizimoduan. Ikasleei galdera batzuk proposatzen zaizkie hausnartzeko eta ikaskideekin komentatzeko.

Gero, ikasleek klaseko blogean konklusioak argitaratu behar dituzte.

KONTZEPTU MAPA

Unitatearen hasieran, laguntzaileak unitatearen kontzeptu-mapa erakusten die ikasleei. Hala, hobeto ulertuko dute unitatearen osotasuna eta errazago lotuko dituzte ideiak. Irakaslea kontzeptu-mapa honetaz balia daiteke ikasleei unitateko gaiak aurkezteko eta sekuentzia metodologikoa nola garatuko den azaltzeko.

IKERTU

Gainera, urrats batzuen bidez, lankidetzan ikertzeko ariketa bat egitea proposatzen da. Ariketa horretan, ikasleak informazioa bilatu behar du Interneten, informazioa hautatu eta laburtu behar du, ikaskideekin eztabaidatu behar du eta, azkenik, azken emaitza diseinatzeko taldelanean jardun behar du.

IKASI ETA ESPERIMENTATU

Sekuentzia didaktikoan, informazio-pilula laburrak aurkezten dira, unitateko informaziorik aipagarriena nabarmentzeko. Asmoa da ikasleek gaiko ideia nagusiak zein diren jakitea eta horiek barneratzea. Batzuetan pilula horiek azalpen-bideoekin edo animazioekin lagunduta datoz.

Unitatean zehar banaka nahiz taldeka egiteko zenbait jarduera proposatzen dira. Ariketa batzuk kontzeptuak aplikatzeko pentsatuta daude, beste batzuk ikertzeko, beste batzuk nork bere kasa ikasteko eta beste batzuk elkarlanean egiteko. Askotariko jarduerak dira, hainbat ikasketa lortzeko, eta guztien xedea unitateko edukiak ulertzea eta bereganatzea da.

KONPONDU ARAZOAK

Arazo zailagoak ere proposatzen dira, ikasleek ikasitakoa praktikan jar dezaten eta, batez ere, zenbait gaitasun landu ditzaten, hala nola arazoak konpontzea, arrazoibide logikoa, informazioa bilatzea eta talde-lana.

DISEINATU ETA ERAIKI

Unitatearen amaieran, proiektu global bat aurkezten da unitatean landutako kontzeptuak aplikatzeko. Unitateko fase honen helburua da ikasleek praktikan jartzea ikasitako guztia, benetako testuinguru batean; teknologia berrietan hartuz doazen trebetasuna erakustea, eta lankidetzan lan egitea.

BETE DIREN HELBURUAK

Azkenik, ikasleak zenbat ikasi duen jakiteko eta edukiak birpasatzeko, bi ariketa proposatzen dira:

1) LANEN ERREGISTRO-TAULA: ikasleak unitatea amaitzeko eta espero diren helburuak lortzeko zer egin duen eta zer duen egiteko jakin dezan.

2) AUTOEBALUAZIOA: Unitateko oinarrizko kontzeptuei buruzko autoebaluazioa.

IKASLEAREN IKUSPUNTUTIK

INSTALAZIO ELEKTRIKOA

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Kuadro elektrikoaren funtzionamendua
Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Etxebizitza bateko instalazio elektrikoa nola egin
UR- HORNIKUNTZAREN INSTALAZIOA

Gure etxeetan edateko ura edukitzeko, hiriak ura biltzeko, biltegiratzeko eta hornitzeko sistema bat eduki behar du. Lur azpiko putzuetatik, ibaietatik eta aintziretatik lortzen da ura. Itsasotik ere hartzen da, baina gezatzeko prozesua eginda izan behar du. Ondoren, ur hori ur-biltegi edo urtegietan metatzen da. Biltegi horietan, ura kloratu egiten da, usaina kentzeko, bakterioak hiltzeko eta, oro har, ura desinfektatzeko. Ur-biltegiak toki altuetan egon ohi dira. Ostean, ura etxeetara heltzen da hodietatik.

Ura edozein eraikinetara hel dadin hau behar da:

Ur-hargunea

Eraikin edo etxe baten barruko instalazio orokorra banaketa-sareko hodiarekin lotzen duen hodia da. Ur-harguneak maniobrako giltzak izaten ditu:

Etete-giltza
  • Harguneko giltza. Banaketa-sareko hodiaren gainean egoten da, eta ur-harguneko pasoa zabaltzen du.
  • Erregistro-giltza. Ur-hargunearen gainean eta eraikinaren ondoan, bide publikoan dagoen balbula bat da.
  • Ixteko giltza. Eraikinaren barruan edo eraikinaren fatxadan dagoen kutxatila batean dagoen balbula bat da. Giltza hori ur-hornikuntzako konpainiak erabiltzen du, eraikineko ur-hornidura eten behar izanez gero.
Giltza

Barruko instalazio orokorra

Indarrean dagoen araudiak ezartzen duenaren arabera, eraikinaren barruko instalazio orokorra baimendutako instalatzaile batek egin behar du. Berak instalatzen du eraikineko ixteko giltza eta kontagailuak edo kontagailu nagusia lotzeko hornidura-hodia.

Ponpatze-ekipamendua

Ura ponpatzen duen ekipamendua da, uraren presioa eraikineko solairurik altuenetara hel dadin.

Kontagailuen bateria

Ur-hargune beretik hornitzen diren kontagailuen multzoa da. Bateria horretatik adarkatzen dira etxebizitza bakoitzerako banakako ur-harguneak.

Barruko instalazio partikularra

Hau ere baimendutako instalatzaile batek egin behar du. Gorako hodi bat du eta hodi horrek lotzen ditu kontagailuaren irteera eta barruko instalazio partikularra. Ixteko giltza bat egon behar da instalatuta gorako hodiaren gainean, auzotar bakoitzak bere instalazio partikularra itxi ahal izateko. Giltza horretatik zabaltzen da etxeko puntuetara ura eramaten duen hoditeria. Gainera, etxeko gune hezeek (komunak eta sukaldea) eteteko giltza independentea izaten dute, bai ur hotzerako eta bai ur berorako.

Etxebizitzetan ur beroa edukitzeko, ur hotzaren ibilbide bera egin behar du ur horrek, baina banatu aurretik berogailu batetik pasatu behar du: gasezko galdara edo termo batetik, edo ur-berogailu edo termo elektriko batetik.

GASAREN INSTALAZIOA

Gasa energia-iturri oso arrunta da gure gizartean, batez ere, duen bero-ahalmenagatik. Gehien erabiltzen diren gas motak hauek dira: gas naturalabutanoa (bonbonak) eta propanoa. Energia-iturri segurua da, baina etengabe mantentzea eta aldian aldiko azterketak egitea eskatzen du.

Gas-instalazioak atal hauek izaten ditu: gas-sarrerako hodia, gas-hargunea (konpainia hornitzailearena), erregulazio-armairua (eta barruan, iragazkia eta presio-erregulagailua), kontagailuen gela, etxebizitza bakoitzeko banakako kontagailua eta banakako adarrak. Etxebizitza bakoitzaren barruan etxeko giltza dago, etxebizitzako gasaren pasoa ixteko, galdarako edo sukaldeko giltza eta galdararen keak ateratzeko bidea. Beheko marrazkian ikusten da nolakoa den etxebizitza baten barruko instalazioa

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

IKERTU

Arkitektura bioklimatikoa edo jasangarria hau da: eraikinak diseinatzea klima baldintzak kontuan hartuz eta eskura ditugun baliabideak (eguzkia, euria, haizea) aprobetxatuz, ingurumenean ahalik eta kalte gutxien eragiteko eta energia-kontsumoak ahal den neurrian murrizteko. Eraikitzeko modu horietan arduraz jokatzen da ingurumenarekin, baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dira eta toxikoak ez diren eraikuntza-materialak erabiltzen dira.

Etxebizitza bioklimatikoek energia nabarmen aurreztu dezakete eta erabat jasangarriak ere izan daitezke. Eraikitzeko kostua handiagoa izan badaiteke ere, epe luzera errentagarria izan daiteke, gasaren edo argiaren fakturetan aurreztu ohi denari esker.

Erantzun galdera hauei:

  • Zein dira arkitektura bioklimatikoaren edo jasangarriaren eraikuntzaren oinarrizko printzipioak?
  • Zer dira etxe pasiboak?
  • Bilatu eraikuntza ekologikoko materialen adibideak.
  • Zein sistema erabiltzen da halako etxebizitzetan energia aurrezteko?
  • Ikertu energia aurrezten duten eta baldintza bioklimatikoak aprobetxatzen dituzten eraikinen adibide batzuk.
  • Bilatu arkitektura bioklimatikoa eta jasangarria erabiltzen duten euskal enpresa batzuk.

Informazioa:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Etxe bioklimatikoaren proiektua

KONPONDU ARAZOAK

1. Ariketa: Osatu etxebizitza bateko instalazio elektrikoaren eskema hau eta jarri zirkuitu bakoitzean etxebizitzako elementu hauek: bonbilla bat etxebizitzako gela bakoitzean; korronte-hargune bat etxebizitzako gela bakoitzean; sukaldean: arropa-garbigailu bat, labe bat eta hozkailu bat; eta komunean: etxetresna elektriko lagungarrietarako entxufe bat (adibidez, ile-lehorgailua entxufatzeko).

2. Ariketa: Nolakoa izango litzateke etxebizitza honetako iturgintzako instalazioa? Irudikatu planoan (ur-berogailua sukaldean jartzea gomendatzen dizugu).

3. Ariketa: azaldu etxe bateko gela hauetako instalazio elektrikoa. Adierazi nola gobernatzen den, hau da, sakagailuarekin, etengailu soil batekin, bi etengailu kommutaturekin, hiru etengailu kommutaturekin, etab.

EGIAZTATU ZURE EBAZPENAK

1.ariketa

2.ariketa

3.ariketa

A) Gelan, banaketa-kaxan bi argi-puntu konektatzen dira eta bi etengailu kommutaturen bidez maneiatzen dira. Gainera, badira lur-konexiodun bi indar-entxufe eta beste hiru entxufe arrunt.

B) Gelan, banaketa-kaxarekin bi argi-puntu konektatzen dira eta etengailu soil baten bidez maneiatzen dira. Gainera, sabaiaren erdian argi-puntu bat dago, bi etengailu kommutaturen bidez maneiatzen dena. Eta badira lur-konexiodun indar-entxufe bat eta beste bi entxufe arrunt.

C) Instalazio konplexua da; atondokoa izan daiteke. Banaketa-kaxa nagusi bat dago, alde batetik, txirrin bati konektatuta dagoena eta, bestetik, bi argi-puntu etengailu soil batera konektatzen dituena. Gainera, banaketa-kaxa hori beste banaketa-kaxa batzuekin konektatuta dago. Horietako batean, entxufe arrunt batekin konektatuta dagoen kable bat dago.

Planoen diseinua 2Dn eta 3Dn

Demagun etxean sukaldea birdiseinatu behar duzuela. Horrek eskatzen du neurriak hartzea eta etxetresna elektrikoak, ur-harguneak, tresna bakoitzaren instalazio elektrikoa eta beste gauza asko non jarri erabakitzea. Horretarako, komeni da unitate honetan ikasi duzuna praktikan jartzea. Hona hemen zer egin behar duzun:

 ZEREGINAK:
  1. Hartu sukaldearen neurriak eta egin eskalako plano bat 2Dn. SketchUp doako programa erabiltzea gomendatzen dizugu.
  2. Pentsatu non kokatuko dituzun etxetresna elektrikoak eta sukaldeko armairuak, eta diseinatu planoan oinarrizko konexio elektrikoak.
  3. Egin gauza bera ur hotzaren eta ur beroaren harguneekin.
  4. Azkenik, egin urrats bat gehiago eta diseinatu sukaldea 3Dn.
BALIABIDEAK:

Google SketchUpekin 2Dko eta 3Dko planoak diseinatzeko, tutorial hauek ikus ditzakezu.

Beste aukera bat IKEAren Kitchen Planner diseinu-programa da, oso erraza.

FLOORPLANNER programaren doako bertsioa ere erabil dezakezu

TALDEKO PROIEKTUA

Unitate honetako edukiak landu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bateko (zuek aukeratu zein) pisu batzuen sustapenerako publizitate-kanpaina diseinatuko duzue. Proiektuan honakoak jaso behar dituzue: kalitateen txostena, bozetoak, planoak, instalazio elektrikoak eta iturgintzakoak, kokapen-datuak, etab.

Proiektua egiteko, bost laguneko lantaldeak osatuko dituzue eta taldeko kide bakoitza zeregin jakin batez arduratuko da:

ARKITEKTOA:

Lurzorua aztertu eta planoak diseinatzen dituen aditua.

  • Edonora orientaturik egin dezakegu etxea?
  • Zein programa erabiliko dugu diseinua egiteko?
  • Badago lekurik interneten planoak egiteko?
  • Edozein ikur erabil dezakegu planoak egiteko?
  • Zein dira erabiliko ditugun gutxieneko ikurrak?

ARGIKETARIA:

Instalazio elektrikoetan aditua.

  • Zein dira kaxa elektrikoa osatzen duten elementuak?
  • Zein da elementu bakoitzaren zeregina?
  • Zein motatako kableak erabiliko ditugu?
  • Zergatik kolore desberdinak?
  • Zertarako azalera edo sekzio desberdinak?
  • Zein dira ikur edo sinbolo garrantzitsuak?

ITURGINA:

Iturgintzan eta hustubideetan aditua.

  • Non jarriko dugu ur-berogailua?
  • Zer sinbolo erabiliko ditugu planoa diseinatzeko?
  • Non jarriko ditugu ur beroaren eta ur hotzaren hodiak?
  • Zer etxetresna elektrikok behar du ur beroa?
  • Nondik jaitsiko dira hondakin-urak?

SALTZAILEA:

Informazio eta publizitateko aditua.

  • Nolako irudiek balio dute proiektuaren ikuspegi orokorra emateko?
  • Zer faktorek ematen diote balioa etxeari?
  • Zer programarekin egingo dugu bideoa?
  • Etxearen zer ezaugarri dira deigarrienak?
  • Nola hobetu daiteke etxearen efizientzia energetikoa?

Taldeko KOORDINATZAILEA, programatutakoaren arabera, lana nola doan ikuskatuko duena eta arlo bakoitzeko arduradunei lagunduko diena.

Adibideak

EBALUAKETA

LANEN ERREGISTRO-TAULA:

Ikasleak unitatea amaitzeko eta espero diren helburuak lortzeko zer egin duen eta zer duen egiteko jakin dezan.

INSTALAZIO ELEKTRIKOA
Loturako instalazioari buruzko galderakEginda
Instalazio elektrikoari buruzko JClic ariketakEginda
Loturako instalazioari buruzko HotPotatoes ariketaEginda
Instalazio elektrikoari buruzko galderakEgin gabe
Instalazio elektrikoa birpasatzeko JClic ariketakEgin gabe
URAREN INSTALAZIOA
Uraren instalazioari buruzko galderakEginda
Uraren instalazioari buruzko JClic ariketakEgin gabe
Uraren instalazioari buruzko HotPotatoes ariketaEgin gabe
Hustubideei buruzko galderakEgin gabe
Hustubideei buruzko HotPotatoes ariketaEgin gabe
GASAREN INSTALAZIOA
Gasaren instalazioari buruzko galderakEginda
Gasaren instalazioari buruzko JClic ariketakEgin gabe
Gasaren instalazioari buruzko HotPotatoes ariketaEgin gabe
BESTEAK
KONPONDU ARAZOAK: Lehenengo atalaEginda
KONPONDU ARAZOAK: Bigarren atalaEginda
Unitatearen autoebaluazioaEgin gabe

 AUTOEBALUAZIOA:

Unitateko oinarrizko kontzeptuei buruzko autoebaluazioa.

Zabaldu!