Etxebizitzetako instalazioa eta programazioa uztartzen dituen proiektua nola egin

4. DBHn eskaini behar diren eduki multzoen arteanEtxebizitzen instalazioak” dugu. Ikasleek, oro har, etxean erabiltzen dituzten instalazioak lantzen dira. Atal analitiko bat du, eta beste batean instalazio horiek osatzen dituzten elementuen eskemak eta ezaugarriak aztertzen dira.

Beste multzoetariko bat “Programazioa eta kontrola (robotika)” da. Garapen teknologiko batean kontrol-plaka bat sartzen bada, asko aldatzen da garapen horren maila. Eta horixe planteatzen du DBHko 4. mailako eduki multzo honek. Plaka-aukera handia dago merkatuan, eta bat aukeratzean kontuan hartu beharko lirateke haren prestazioak, sarreren eta irteeren kopurua, testuingurua aldatzeko aukera, programazio-eremua, grafikoa edo kodigo bidezkoa, sistema eragileekin bateragarria edo bateragarritasun txikikoa eta abar.

Bi edukiak biltzen dituen proiektu bat egitea aukera egokia izan daiteke. Horrela, oinarrizkoagoak diren zirkuitu elektrikoak eta aurreratuagoak diren zirkuitu elektronikoa eta kontrola uztartuko ditugu proiektu baten. Eta zer hoberik, etxebizitza domotiko bat egitea baino?

Jarraitu beharreko pausuak hauek dira:

  1. Etxea diseinatzea. Lehenengo paperean eta gero ordenagailuan.
  2. Maketa eskalan eraikitzea. Kontuan hartu beharko dugu beharrezko oinarriaren neurria. Isolamendu termikoan ere arreta jarriko dugu. Etxea egin ostean, etxea jasangarria izateko zein neurri hartu behar diren azaltzen duen txostena egin beharko da.
  3. Instalazio elektrikoak. Kablea, etengailuak, konmutagailuak, pultsagailuak, burrunbagailua, LEDak eta bonbilak erabiliko dira. Instalazioa eraiki aurretik, plano bat egin beharko da ordenagailuan.
  4. Ur-instalazioa. Plastikozko lastotxoen bidez.
  5. Domotika. Sentsoreak, serbomotoreak eta mikrokontrolagailu bidez egingo dugu.

Ondo da, eta adibideren bat ikusteko aukerarik al dago? Hemen dituzu Kanariar irletan egin dituzten proiektu batzuen azalpena:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Eta beste hau mugikorraren bidez kontrolatzen da:

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner

Beste proiektu interesgarririk aurkitu al duzu? Horrela bada, utzi mezu bat hementxe behean. Mila esker!

Zabaldu!