Adimen artifiziala hezkuntzan

Berritzegune Nagusiko digitalizazio esparruan Topagune Birtualak atala dago. Proiektu hori koordinatzen duen Cristina Etxeandiak eskatu zidan adimen artifizialaren inguruko hiru saio prestatzeko. Eta baiezkoa eman nion, aukera ederra izan zitekeen gaia hezkuntza komunitatean zabaltzeko.

Ibilbidearen diseinua egiten hastean, honako gaiak lantzea pentsatu nuen.

  1. bideoan, adimen artifizialari buruzko sarrera, haren historia azaldu, egunerokoan zein egoeratan erabiltzen dugun aipatu eta gizartean mahaigaineratzen dituen erronka eta dilema etikoen inguruan hitz egitea.
  2. bideoan, adimen artifizialaren atzean dagoen teknologia lantzea. Ikasketa automatikoa (machine learning), ikasketa gainbegiratua, ikasketa gainbegiratugabea, ikasketa sakona (deep learning), sare neuronalak, eta abar.
  3. bideoan, beren-beregi, adimen artifizialak hezkuntzan eskaintzen dituen aukera eta erronken inguruan hitz egitea.

Bideoak prestatzeko, nire lankideak diren Nagore Landa eta Nerea Armerorekin hitz egin nuen, ea proiektu honetan parte hartzeko prest zeuden galdetuz. Biak profesional bikainak, bakoitzak bere jakituria eta esperientzia eskainiz.

Biek erantzun zuten baiezkoarekin.

Lan orduak eman ditugu hirurok lanean, dokumentazioa irakurtzen, eztabaidatzen, hausnartzen eta idazten. Gidoia ehundu eta bideo bakoitza editatzen. Plazer bat izan da taldean lan egitea. Hirukote ederra sortu dugu, lan partekatua izan da.

Hirugarren bideoan aholkularitza jaso dugu ere, ebaluazioaren inguruan Aitziber Lopez de Sabando eta Nekane Azurmendi aholkularien partetik, profesional eta lankide bikainak, eta ebaluazioaren gaian adituak.

Eta jasangarritasunaren inguruan IƱaki Sanz-Azkue aholkulariak lagundu gaitu. Euskal Herrian erreferentea naturarekin erlazioa duen hainbat proiektutan. Deia jaso eta laguntzeko prest lehen momentutik.

Eta lan guzti honen emaitza duzu, ondoren ikusgai dituzun hiru bideoak.

Maitasun handiarekin egin ditugu. On egin! Eta zabaldu lankideen artean interesgarri ikusten badituzu.

Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Content not available.
Please allow cookies by clicking Accept on the banner
Zabaldu!