Berria egunkariko artikulu honetan aipatzen den bezala “Sopela (Bizkaia), New York (AEB) eta Cornwall (Ingalaterra) lotuko dituen zuntz optikozko kable bat lurperatzen hasi da Google. Euskal Herrian hasi dituzte lanak, eta bi hilabete inguru beharko dituzte New Yorkerainoko bidea egiteko.”
Jarduera honetan zera proposatzen da, lan horien aitzakiarekin, horren inguruko ariketa batzuk lantzea hainbat irakasgaitako edukiak erabiliz.
Egitekoak:
- Irakurri artikulua euskaraz hemen eta ingelesez hemen.
- Irakurri zer den byte bat hemen.
- Irakurri zer den zuntz-optikoa hemen.
a) Zergatik eragin du zuntz-optikoak iraultza telekomunikazioetan?
b) Zenbat informazio garraiatu dezake zuntz horrek segundoko?
c) Film batek Gigabyte bateko informazioa badu, zenbat pelikula garraiatu daitezke segundoko zuntz horretan zehar?
Sartu hemen eta kalkulatu Sopela eta New Yorken arteko distantzia:
d) Bideoan aipatzen da itsasontziak bi hilabete beharko dituela New Yorkeraino eramateko kablea. Zein izango da itsasontziaren bataz-besteko abiadura bidaia horretan?
e) Itsasontziaren erregai kontsumoa 20 l/orduko bada eta erregai litro bakoitza 1,3€ bada, zenbat kostatuko du bidaiak?
f) Kablearen izena “Grace Hopper” da, baina nor izan zen Grace Hopper?
Eta bestelako proposamenik baduzu, jarri nirekin harremanetan eta bertan txertatuko ditut.