Elektrizitatearen inguruko ariketak

Sarrera honetan agertzen den lana Iñigo Ugarte Azkaratek IRALEn egindakoa da eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 3.0 (CC BY-NC-SA 3.0) lizentziapean dago. EIMA katalogoan aurki daiteke esteka honetan.

ARIKETA

  • Motor bat 220 V-ean konektatuta badago eta 22 Ω-eko erresistentzia badu, zenbateko korronte-intentsitatea du motorrak
  • Zirkuitua 0,5 A-ko intentsitateak zeharkatzen badu eta 6 V-eko tentsioa sortzen bada, zenbateko erresistentzia du zirkuituak?
  • Hartzaile baten erresistentzia 100 Ω-ekoa bada eta hartzailea 2,5 A-ko intentsitateak zeharkatzen badu, zenbateko tentsioan dago konektatua hartzailea?

KORRONTE ZUZENEKO HARGAILUAK AZTERTZEN

1. Hartu goritasunezko argi bat (bonbilla), eta doitu elikatze-iturria 0 V-era:

a. Konektatu bonbilla elikatze-iturrira eta igo tentsioa 4,5 V hartu arte. Zer gertatzen da?

b. Aldatu polaritatea: sartu plusaren (+) tokian minusa (-), eta sartu minusaren (-) tokian plusa (+). Errepikatu aurreko puntuan egindakoa.

c. Zer ondorio atera duzu aurreko bi puntuetan esandakoa bete eta gero?

2. Hartu txirrin bat, eta doitu elikatze-iturria 0 V-era:

a. Konektatu txirrina elikatze-iturrira, eta igo tentsioa 9 V hartu arte. Zer gertatzen da?

b. Aldatu polaritatea: sartu plusaren (+) tokian minusa (-), eta sartu minusaren (-) tokian plusa (+). Errepikatu aurreko puntuan egindakoa.

c. Zer ondorio atera duzu aurreko bi puntuetan esandakoa bete eta gero?

3. Hartu motor handi bat, eta doitu elikatze-iturria 0 V-era:

a. Konektatu txirrina elikatze-iturrira, eta igo tentsioa 12 V hartu arte. Zer gertatzen da?

  • Aldatu polaritatea: sartu plusaren (+) tokian minusa (-), eta sartu minusaren (-) tokian plusa (+). Errepikatu aurreko puntuan egindakoa.
  • Zer ondorio atera duzu aurreko bi puntuetan esandakoa bete eta gero?

4. Hartu 6 V-eko bonbilla, doitu elikatze-iturria 0 V-era, konektatu bonbilla eta handitu elikatze-iturria 6 V-era. Gainditu balio hori harik eta bonbilla erre arte. 

(irakasleak egingo du jarduera gela osoaren aurrean).  

Hartu beste bonbilla bat, doitu elikatze-iturria maximora, eta konektatu bonbilla. Zer gertatu den ikusi eta gero, erantzun honako galdera hauei:

a. Zer gertatzen da hargailu batekin haren tentsio maximoa gutxigatik gainditzen dugunean denbora ez oso luzean?

b. Zer gertatzen da hargailu batekin haren tentsio maximoa askogatik gainditzen dugunean denbora oso laburrean? 

MANIOBRA ELEMENTUAK AZTERTZEN

1. Etengailuaren funtzionamendua                                    

Muntatu eskuineko zirkuitua, eta erantzun galderei:

a. Zer funtzionamendu dauka etengailuak?

b. Zer funtzionamendu dauka zirkuituak?

2. Pultsadorea normalean zabalik. Funtzionamendua 

Muntatu eskuineko zirkuitua, eta erantzun galderei:

a. Zer funtzionamendu dauka, normalean, zabalik pultsadoreak?

b. Zer funtzionamendu dauka zirkuituak?

3. Pultsadorea normalean itxita. Funtzionamendua         

Muntatu alboko zirkuitua, eta erantzun galderei:

a. Zer funtzionamendu dauka, normalean, itxita pultsadoreak?

b. Zer funtzionamendu dauka zirkuituak?

4. Kommutadorearen funtzionamendua                         

Muntatu hurrengo zirkuituak, eta erantzun galderei:

a. Zer funtzionamendu dauka kommutadoreak?

b. Zer funtzionamendu du eskuineko zirkuituak?

c. Zer funtzionamendu du beheko zirkuituak?

5. Gurutze-kommutadorearen (edo gurutze-giltzaren) funtzionamendua   

Muntatu alboko zirkuitua, eta erantzun galderei:

a. Zer funtzionamendu dauka gurutze-kommutadoreak?

b. Zer funtzionamendu dauka zirkuituak?

Zabaldu!