Erresistentziak seriean

Erresistentziak seriean izateak ez du zerikusirik La Casa de Papel edo Money Heist seriarekin, elektrizitatearekin baizik; DBH 1. mailan ikusten dugun elektrizitatearen inguruko sarreran ikasten dugun gaia da.

Goian: erresistentziak seriean;
erdian: erresistentziak paraleloan;
behean: erresistentzia baliokidea (Wikipedia)

Eta zer da, bada, serie zirkuitua?

Serie zirkuitua: gailuen borne eta terminalak sekuentzialki eta bata bestearen jarraian ezartzen dira; gailu baten irteera-terminala hurrengo gailuaren sarrera-terminalera konektatzen da. Seriean konektaturako erresistentzia bi edo gehiago erresistentzia baliokide bategatik ordezkatu daitezke. Gauza bera gertatzen da kondentsadore eta harilekin. Seriean konektatutako etengailu bi edo gehiago, denak itxita daudenean, itxitako etengailu bakarra bailiran portatzen dira; bat edo gehiago zabalik badaude, zabaldutako etengailu bakarra bailiran portatzen dira.

Hurrengo bideo honetan ikusiko dugu nola kalkulatu:

  • Erresistentzia bakarreko zirkuitu elektriko baten korronte elektrikoa.
  • Seriean dauden bi erresistentziatik pasatzen den korronte elektrikoa eta erresistentzia bakoitzaren boltaia.

Eta Youtuben ikusi nahi ezkero bideoa: https://youtu.be/AdhRbD5dL6I

Testuaren zati bat Wikipediatik kopiatu eta moldatua.

Zabaldu!