STEAM proiektuak zure ikasgelan txertatzeko 11 ideia

STEAM esperientziak sortu nahi dituzu ikasleentzat, baina ez dakizu nondik hasi? Artea zientzian sartu nahi duzu?

STEM nola egin aztertu aurretik, zer den zehaztuko dugu. Mundu guztiak zientzia eta matematika irakasten ditu — STEMek teknologia eta ingeniaritza gehitzen dizkio ekimenari; STEAMek artea. Kalitatezko STEAM ikaskuntzaren elementu komunak hauek dira:

– Diseinuaren ikuspegia: diseinuko tresnak eta teknikak erabiltzea arazo edo erronkei aurre egiteko.
Aplikazio aktiboa: ezagutzak eta trebetasunak aplikatzea benetako munduko egoeretan, eta erronkei irtenbideak bilatzea edo prototipoak egitea (sortzailea, proiektatutako ikaskuntza).
Integrazioa: benetako mundu arazoak ez dira diziplina batera mugatzen — alor askotatik ateratzen diren irtenbideak.

Ondorengoak STEM (eta STEAM) esperientziak izateko 11 trikimailu dira.

1. Eskolak bisitatzea. Eskolak bisitatzea ikasketa profesionala lortzeko modurik onena da, eta bereziki STEM ikaskuntzarako, pedagogia aktiboagoak erabiltzen dituzten ikastetxeetan erabiltzen dituzte gehienetan. Ikustea merezi duten eskola pare bat bisitatu itzazu.

2. Irteerak egitea. Tradizio handikoa da bisitak egitea STEM arloan. Adibidez, zientzia-museoetara, fabriketara, energia-ekoizpeneko instalazioetara eta garraiobideetara bidaiatzea. Jay Greenek egindako ikerketek landa-bidaien balioari buruz hitz egiten dute. Zientzien Museoek bidaia gidatuak, jarduera-orriak, hezitzaileen gidak, proiektuak eta gehiago eskaintzen dituzte.

3. “Maker” momentuak diseinatzea. STEM curriculumean integratzeaz gain, ideia ona izan ohi da momentu zehatz bat aukeratzea STEM esperientzak egiteko. Umeei gauzak egiten uzten diegunean… STEM gaien inguruan benetako motibazioa lortzen dugu. “Noiz” aukerak ugariak dira — eskola-orduaren ondoren, udako eskolaren ondoren, edo baita guraso ikasleen ekitaldi batean ere.

4. Maker espazio bat sortzea. Teoriak dio espazio hori eraikitzen baduzu, ikasleak bertaratuko direla.

Ikasgela eta eskolen barruan maker-guneak sortzeko aukerez gain, liburutegi, museo eta komunitate-zentro asko hasi dira horrelakoak sortzen. 3Dko inprimagailu bat, laser grabatzaile bat, josteko makina bat, grabazio estudio bat eta sortzeko premia dutenentzat beste tresna batzuk eskaintzen dituzte horrelako lekuek.

5. Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza edo Project-Based Learning (PBL). PBLren garrantzian gero eta arreta handiagoa jarriz, STEM proiektuak PBL praktikan jartzeko leku naturala dira.

7. Lekuan Oinarritutako Hezkuntza (Place-Based Education). Lekuan bertan oinarritutako hezkuntza ikuspegia da, eskolako leku geografiko bat ikasteko testuinguru gisa hartzen duena. Edonon erabili daiteke: hiriko kaleetan edo parke naturaletan; hondartzetan, ibaietan eta aintziretan; baserrietan edo museoetan; eskolako kanpamenduetan…

Ikastetxe asko toki batean oinarritzen dira ikasleak STEM ikasgaietan sartzeko.

8. Diseinuaren pentsamendua txertatzea. Diseinuaren pentsamendua arazoak konpontzeko prozesua da, kontsumitzailearen beharrak lehenetsiz. Enpatia erabiliz, jendeak bere ingurunearekin nola jokatzen duen behatzean datza, irtenbide berritzaileak aurkituz.

9. Erronken bidezko ikasketa sustatzea. Erronkak erabiltzea bide egokia izan daiteke STEM ikasteko. Nazio Batuen Batzar Nagusitik sortu ziren 2030 Garapen Jasangarrirako helburuak, etorkizun hobe baterako ibilbidea eskaintzen du horrek. Helburuak ikasketa-proiektu baten esparruan sar daitezke — zero gosea, energia garbia eta hiri iraunkorrak bezalako gaiak adibidez.

10. Artea gehitzea. Sormena eta adierazpen artistikoak txertatzeak STEM proiektu bat STEAMen bihurtzen du.

Adibidez ikastetxe batzuetan “Bazkariak eta Txontxongiloak” izeneko proiektua dute, ikasleen artean ohitura osasuntsual sustatzeko.

11. Lantokian Oinarritutako Ikaskuntza gehitzea (Work-Based Learning). Bai goiz bateko bisita izan lantegi batean, bai langile baten bisita jaso, ez dago era hoberik STEM zer den ikusteko errealitatearen adibide batzuk bizitzea baino. Bisita izan aurretik ikasgelan landu daiteke gaia, gero bisita egin edo jaso, eta amaitzeko ikasitakoaren inguruan hausnartuko dugu.


Jatorrizko testua hemen irakurri dezakezu ingelesez eta Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa (CC BY-NC-SA 4.0) lizentziapean dago. Berezuma.com-en euskaratu eta moldatu egin dugu.

Inspiratzeko proiektuak ikusi nahi badituzu, hemen dituzu Elhuyar Fundazioaren hainbat dokumentu. Hurrengo hauek INTEFek eskainitakoak dira. Bestetik STEM eta STEAM proiektuak aurki ditzakezu OERCOMMONS.ORG web-orrian.

Zabaldu!