Ariketa desentxufatua: Euskal emakume zientzialarien irudiak ezagutzea Adimen Artifiziala erabiliz

Oraingoan, deskonektatutako jarduera erraz bat sortuko dugu, irudiak ezagutzeko erabiltzen diren Adimen Artifizialaren estrategiak erraz ikasteko.

Gaurkoan, euskal emakume zientzialariekin lan egingo dugu, uste baitugu ikasleak STEM gaian motibatzen lagundu dezakela.

Lan hau egiteko Wikipediako informazioa erabili dugu, sarrera honetako emakume zientzialariak hain zuzen.

Helburua: jarduera deskonektatu bat diseinatzea, irudiak identifikatu ahal izateko

Pertsonaia batek argazki batean eta bestean itxura fisiko desberdinak izan ditzakeenez, pertsonaia bakoitzak izan ditzakeen ezaugarri komunak aprobetxatuko dituen jarduera deskonektatu edo unplugged bat nola egin pentsatu dugu. Horrela, modu errazean, ikaskuntza automatikoaren lan egiteko moduan oinarrituta, ezaugarri horiek aterako ditugu etiketatutako datu multzo bat lortzeko (Dataset), irudi berri bat identifikatzen lagunduko diguna.

Zure ikasleak STEM lanbideez interesatzera motibatuko dituzten 5 euskal zientzialari hauekin lan egitea pentsatu dugu.

Identifikatu beharreko gure 5 pertsonaiak

1) Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Gasteiz, 1974) biokimikan doktorea da, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria.

2003an defendatutako doktore-tesian aztertu zuen zelula-mintzak nola ezegonkortzen diren produktu biraletan bidez. Ziklo biraletan, zenbait prozesuk zelula-mintzaren hesiaren perturbazioa eskatzen dute, hala nola fusioa, fusio-proteinek sustatua, eta iragazkortasuna, biporinek eragindakoa. Besteak beste, poliomelitisaren birusaren 2B biporinak mintzak iragazkortzeko duen gaitasuna eta azpiko mekanismo molekularra aztertu zituzten. Horretarako, eta biologia molekularreko, biokimikoko eta biofisikoko tekniketan eta mintzaren ereduetan oinarritutako diziplina anitzeko azterketa egin zuten.

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian erregularki 2001az geroztik. 200 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta aldizkariaren zuzendaria da 2015etik, Eider Carton-ek utzi zuenetik.

Elhuyar Fundaziorako lan egiteaz gain, ETB1 eta ETB2rako Teknopolis telebista-programa aurkezten du. Saioa aurkeztu baino lehen, erredaktore-lanetan ibili zen.

2) Izar Agirresarobe Pineda

Izar Agirresarobe Pineda (Donostia, Gipuzkoa, 1993) zientziaren arloko filosofoa da. Filosofiako gradua, Psikologiako gradua, eta Filosofia, Zientzia eta Balioak masterra egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Filosofiako praktikak egin ditu Elhuyarren, eta Psikologiako praktikak Ekin Emakumeak elkartean (Arrasaten). Egun, IAS-Research ikerketa taldean doktoretza egiten ari da, plazeboa gaitzat hartuta.

3) Marian Iriarte Ormazabal

Marian Iriarte Ormazabal (Donostia, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra eta ikerlaria da, Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailean eta Kimika Fakultatean. EHUko Kimika Fakultateko dekanoa da 2016tik.[1]

Iriartek EHUko Kimika Fakultatean bertan lortu zuen lizentziatu titulua 1985ean. Sei urte geroago 1991ean doktorego titulua ere lortu eta irakasle moduan hasi zen. Geroztik aldi berean aritu izan da irakaslanean eta material polimerikoen arloko ikerketan. Irakasle moduan lehenengo urtean Euskal Filologia sailean aritu zen ‘Euskara teknikoa’ irakasten, kimika eta euskara ondo menperatzen baitzituen, baina 1992z gero ‘Polimeroen Zientzia eta Teknologia’ sailean aritu izan da.

Bere tesia “Kimika herrikoia Euskal Herrian” izenburuarekin egin zuen, baserriko sukaldeetan, burdinoletan eta beste antzinako lantegietan egiten ziren lanak aztertuz. 2015, 2017, eta 2019an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da zientzia zehatzak eta natur zientziak arloan.

Kudeaketa lanak ere eginak ditu, Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetako zuzendaria izan baitzen, Cristina Uriarte Gipuzkoako campuseko errektoreorde izan zenean, 2004tik 2012ra bitartean. EHUko Kimika Fakultateko dekanoa da 2016tik.

1992an Martin Guzman saria jaso zuen Donostian. 2000tik material polimeroak aztertzen dituen Polymat Institutuko kidea da. Artikulu zientifiko ugari argitaratu ditu,[5][6] baita liburuko kapituluak. Zientzia-dibulgazioaz 60 artikulu baino gehiago idatzi ditu Berria egunkarian.

4) Marta Macho Stadler

Marta Macho Stadler (Bilbo, 1962ko irailaren 9a) matematikaria eta zientzia dibulgatzailea da. Geometria eta Topologia irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Foliazioen Teoria Geometrikoan eta Geometria ez abeldarrean aditua da. Kultura Zientifikoko Katedrako Mujeres con Ciencia espazio digitalaren editore ere bada, eta lan honengatik sari batzuk jaso ditu, artean 2016ko Berdintasunerako Emakunde Saria.

5) Ana Zubiaga Elordieta

Ana Maria Zubiaga Elordieta (Forua, Bizkaia, 1959) Genetika arloko katedraduna eta ikertzaile nagusia da Euskal Herriko Unibertsitatean, non graduko eta graduondoko eskolak ematen dituen. Haren ikerketa-esparrua kokatzen da Minbiziaren Biologia eta Genetikaren arteko elkargunean. Minbiziaren Biologia Molekularra izeneko ikertzaile taldea lideratzen du. Orobat, ikertzaile nagusia da UIRMI institutuan (University Institute for Regenerative Medicine and Oral Implantology).

Bere taldeak elkarlanean egiten du lan inguruko ikerketa taldeekin (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) eta nazioartekoekin (NKI, Harvard, Karolinska, Kalifornaiko Unibertsitatea-San Diego).

Ana Zubiagak 60 artikulu baino gehiago argitaratu ditu zientzia-aldizkari espezializatuetan, eta berauengatik jaso ditu 3.900 aipu baino gehiago.

Zer egingo dugu?

Aukeratu zure gelako 5 ikasle, eta ikusi berri dituzun eta etiketatutako irudiak diren 5 irudiak erabiliz, hau da, norenak diren badakigun irudiak erabiliz, hautatutako ikasleek galdera-multzo bat pentsatu beharko dute, irudien ezaugarriak identifikatzeko eta bata bestetik bereizteko.

Adibide bat ikus dezazun, guk galdera batzuk pentsatu ditugu eta jarraian jarriko dizkizugu, baina imajina ditzakezuen beste galdera posible daude. Zenbat eta galdera gehiago egin eta irudi gehiago erabili irudiak ezagutzeko sistema batean, orduan eta hobeto funtzionatuko dute. Zure ikasleei plantea diezaiekezun ataza bat beste galdera batzuetan pentsatzea eta geurea ez den etiketatutako datu-multzo bat eraikitzea da.

Galdera horiekin eraiki dugu gure datu-eredua.

Aipatu dugun bezala, beste galdera asko egon daitezkeen arren, hauek izan dira guk erabili ditugunak:

a) Betaurrekorik badu?

b) Ile kizkurra du?

c) Ile horia du?

d) Berokia du?

Etiketatutako irudi bakoitzari galdera-sorta hori eginda, taula hau egin dezakegu, gure datu-eredua edo datu-basea osatzeko.

Beraz, gure datu-eredua eginda daukagu lan egiteko. Datuen eredu hori fidagarria dela egiaztatu besterik ez dugu egin.

Nola egiaztatu datuen eredua fidagarria dela?

Horretarako, baliabidearen amaieran proposatzen dizugun irudiren bat erabiltzea proposatzen dizugu; irudi horiek ez daude etiketatuta, hau da, ez dugu informaziorik norenak diren jakiteko eta haiekin lan egiteko. Gainerako ikasleei irudi horietakoren bat banatuko diegu, gure pertsonaien nortasunei buruz ezer esan gabe. Ikasle bakoitzak, eraikitako datu etiketatuen multzoa erabiliz, nor den identifikatzeko gai izan beharko du.
Nola?

Hori egiteko, lantzen ari garen etiketarik gabeko irudiari buruz ereduan egin ziren galdera berberak egin behar dira.

Etiketatutako datuen multzoan (Dataset) galdera horien erantzunak agertzen diren modu berean idatziko ditugu. Gure erantzunak etiketatutako datuen multzokoekin alderatzea besterik ez dugu falta. Gure zutabearekin bat datorren zutabeak informazioa emango digu, hau da, eraikitako Dataset bidez etiketatu gabeko gure irudia identifikatu ahal izango dugu.

Adibidea

Ikus dezagun adibide batekin, oraindik landu ez ditugun pertsonaien irudietako bat hartuz eta zer gertatuko litzatekeen ikusiz.

Beraz, gure adibidean aurkitu dugu etiketatu gabeko irudi berria Aitziber Agirrerena dela. Amaitzeko, zure ikasleen irudimenari hegan egiten uztea gomendatzen dizugu, eta haiek proposatzea hainbat galdera. Baliteke haiek egindako galderek emaitza gisa etiketatutako datu multzo baliozko bat ez ematea, baina horrek balioko dizue zer den ulertzeko.

Sarrera hau INTEFeko informazio hau euskaratu eta moldatuz egin da.

Zabaldu!