Azken urteotan nabaria da adimen artifizialak (AA) bete-betean jo duela irakasleon eta ikasleon jarduna, batez ere adimen artifizial sortzailea (AAS) gurean agertu denetik.
Elia Revuelta eta Beñat Erezuma gara, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoan hainbat urtetan eskolak emandako Biologian lizentziatua eta Ingeniaria. Bere garaian aholkulariak izan gara Berritzeguneetan, baita EAEko ebaluazio lantaldeko kideak ere.
Dokumentu honetan txatbotek ikasgelako gure egunerokoan nola lagundu gaitzaketen proposatuko dugu, adibide praktiko baten bidez. Gaia oso zabala da eta ertz asko ditu; asmoa ez da guzti horien inguruan dokumentu honetan hitz egitea.
Uste dugu, erabilera egokia eginez, gaur egungo txatbotak irakasleontzako baliagarriak izan daitezkeela ikaskuntza-prozesuak aberasteko eta lan batzuk automatizatzeko.
Adibide zehatz honekin erakutsi nahi dugu, adibidez, ataza konpetentzial bat nola sortzen has daitekeen, jada eginda dagoen ariketa bat probestuz. Txatbota erabiliko dugu gure laguntzaile bezala, edukia egokituko dugu, inklusioa eta ekitatea bermatzeko edo ikasleentzako esperientzia hobeak diseinatzeko.
Kasu honetan, ISEI-IVEIren item liberatu batean oinarritu gara, 2019. urteko otsaileko dokumentu batetik abiatuz.
Gure proposamena osorik irakurri nahi baduzu, hemen duzu esteka: https://bit.ly/txatbota